Santueneko jaietako herri bazkarirako aurrez izena eman

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 15a, 04:30

Jaietako azken egunean ospatuko dute herri bazkaria, arratsaldeko 14:00etan Ibai-Ondo Elkarte ondoko frontoian. Aipatu elkarte honetan bertan aldez aurretik eman behar da bazkaritarako izena. Edo bestela, Santueneko Gure Elkartea jubilatuen egoitzan edota Artzabalen. Ostegun honetan itxiko dute epea. Bazkariko prezioa: 20 euro. Menua: hasierakoak, marmitakoa, txekor saiheskia, tarta, kafea, pattarra eta purua.

Jai giroa lehertzear da Santuenean. Festak abiatzeko egun bakarra baino ez da geratzen:

Irailak 16, ostirala

17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada.

Ondoren, globo gerra.

18:30 Buruhandiak eta Batukada.

19:00 Sardina jana.

23:30 Kontzertuak: Zaparra, Los Zopilotes Txirriaus, eta Gaitzerdi Erromeria.

Irailak 17, larunbata

11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.

13:00 Buruhandiak.

14:00 Haur bazkaria. (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).

16:00 Mus txapelketa. (15:30-16:00 izen ematea).

16:00 Haurrentzako puzgarriak.

17:30 Txokolatada.

19:00 Buruhandiak.

20:30 Kantu Afaria.

00:00 Dantzaldia DJ Aros-ek girotua.

Irailak 18, igandea

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria.

17:00 Gorritiren showa.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.