Abisu horia haizeagatik eta "prezipitazio handi eta iraunkorrengatik"

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 15a, 06:07

Abisu artean doakigu aste hau. Berriz ere abisu horian izango gara ostegun arratsaldeko 15:00etan hasita, ostiral goizeko 09:00ak arte, haizeagatik eta "prezipitazio handiagatik". Haizeari dagokionean, 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haize-boladek, "bereziki kostaldean". Haizeguneak ez diren inguruetan aldiz, 80 kilometro ordutik gorako haize-boladak espero dira, Euskalmet-en arabera.

Abisu bikoitza baita prezipitazioei dagokienez. Abisu horia, prezipitazio handiagatik. "Zaparrada txiki-ertainak botako ditu. Kantauri isurialdean zenbait lekuetan handiak eta trumoitsuak izango dira, bereziki kostaldean". Abisu horia baita, prezipitazio iraunkorragatik. "Kantauri isurialdeko zenbait puntutan, 60 l/m² baino gehiago pila daitezke, bereziki kostaldean, hilak 15, 21etatik (ordu lokala), hilak 16, 9etara (ordu lokala)".

Honatx datozen orduotarako iragarpena:

Irailak 15, osteguna

"Egunaren bigarren partean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Goizean eta arratsaldearen zati handi batean, haizea bizi ibiliko bada ere, hego-mendebaldetik sartuko denez, hodei geruza saretuta egongo da, kostaldetik gertu tenperatura apur bat igoko da eta zaparradak txikiak izan ez ezik, aterrune luzeekin tartekatuko dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala eta depresioaren erdigunea gurera hurbiltzen doan heinean ezegonkortasuna handitu egingo da: mendebaldetik hasita euritara joko du eta zaparradak mardulagoak izango dira. Haizeak, gainera, mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta indartu egingo da, batez ere kostaldean".

Irailak 16, ostirala

"Giro euritsua ostiralerako. Euri gehien ipar partean egingo du, bertan hodei geruza trinkoagoa izango da eta eguna euripean igaroko dugu. Tenperaturak behera egingo du eta giro freskoagoa izango dugu, beroenak 20 ºC-tik behera geratuko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko eta goizaldean bereziki gogor joko du, orduan ufadak oso zakarrak izango dira".

Irailak 17, larunbata

"Hoberako bidean, baina guztiz atertu barik. Ostiralean baino euri gutxiago egingo duen arren, kantauri isurialdean ez du atertzerik lortuko eta giro bustia eta umela izango dugu. Hegoaldean berriz, ateri egongo da eta ostarte batzuk ikusiko ditugu. Ipar ukituko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta apenas aldatuko den tenperatura, beroenak 20 ºC ingurukoak izango dira".

Informazio eguneratua:

Euskalmet