Heldu da plazara itzultzeko eguna. Erraustegiaren eta eliteen aurkako Gipuzkoa Zutik mugimendua bueltan dator gaur, dotore asko jantzita oraingoan; hitzorduak ere hala janztea ia ezinbesteko bihurtzen baitu. Ostiral honetan estreinatuko den Donostiako Zinemaldira doaz. Eta guztiok haiekin alfonbra gorrira agertzeko gonbita egiten digute. "Ekarri mozorrotzeko arropa dotorea alfonbra gorri alternatibora!", iragarri du Gipuzkoa Zutik mugimenduak sare sozialen bidez.
Biltzeko hitzordua ostiral arratsaldeko 18:00etan finkatu dute Donostiako Bulebarreko kioskoan. Lehenbizi, Joxe Mari Irazusta usurbildarrak erraustegiaren egoeraren inguruko hitzaldia eskainiko du. Gero asanblada deitu dute, eta segidan "Kursaalera joango gara, alfonbra gorriaz gozatzera! :-))" berri eman dute.
Prestaketen inguruko albiste honi atxikita duzuen bideoa argitaratu dute.
Erraustegiaren aurkako agenda
Irailak 16, ostirala
18:00 Hitzaldia Donostiako Bulebarrean: "Erraustegiaren egoera". Hizlaria: Joxe Mari Irazusta usurbildarra.
19:00 Asanblada.
Ondoren, "Kursaalera joango gara Zinemaldiaren glamourraz gozatu eta informazioa banatzera. Ekarri mozorroak sinfalta!! Bagatoz bueltan!".
Deitzailea: Gipuzkoa Zutik.
Urriak 21, 22 eta 23
Erraustegiari buruzko herri galdeketa Usurbilen.
Egunak: urriak 21 (ostirala), urriak 22 (larunbata) eta urriak 23 (igandea).
Galdetuko dena: "Erraustegia egitea nahi al duzu?".
Erantzun posibleak: "Bai" eta "Ez" dioten bi bozka paper izango dira aukeran.
Nortzuk parte hartu ahalko duten: 16 urtetik gorako Usurbilen eta Zubietan erroldaturiko herritarrek. Guztira, 4.106 lagunek izango dute bozkatzeko aukera.
Galdeketa auzoka:
Urriak 21, ostirala: 16:00-20:00 Aginaga.
Urriak 22, larunbata: 9:00-14:00 Santuenea.
Urriak 22, larunbata: 16:00-20:00 Zubieta.
Urriak 23, igandea: 9:00-20:00 Kaxkoa.
Oharra: edozein mahaitan bozkatu ahalko da, norberari ondoen datorkion egun eta orduan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-DNI-NAN, EHNA+Errolda agiria, pasaportea edo gidabaimena.
-Espainiar estatuak herritartzat hartzen ez dituen pertsonek dokumentuotako bat erakutsi beharko dute: bizileku-txartela, jatorrizko estatuak jaulkitako nortasun agiria edo pasaportea, nortasun agiria/ziurtagiria, edo gidatzeko baimena.
Oharra: kasu guztietan, aurkeztu beharreko dokumentazioan bizitokia Usurbil edo Zubieta dela agertu beharko da. "Hala ez bada, Udalaren erroldatze ziurtagiria eraman beharko da".
Informazio gehiago:
erraustegiaerabakia.wordpress.com
erraustegiaerabakia@gmail.com
Twitter: @U2erabaki
Antolatzailea: Erraustegia Erabakia Herri Plataforma.
Urrirako aurreikusia dagoena:
-GuraSOSek deituriko mobilizazio handi bat.
Ekimen gehiago:
-Erraustegia Erabakia herri plataformak urrirako deitu duen galdeketa diruz laguntzeko kamisetak salgai NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
-Sinadura Zubietan eraiki nahi diguten errauste planta proiektua geldiaraztea eskatzeko sinadura bilketa: Erraustegia geratu