Paralinpiar Jokoak, Baxurde Krossa, eskubaloia eta errebotea, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 16a, 11:11

Kirol agenda betea astebururako. Hasteko, Riora begira izango gara ostiral honetan. Amador Granadosek Paralinpiar Jokoetako azken proban parte hartuko baitu. Ez ahaztu bestalde, ostiral hau duzuela igandean ospatuko den Baxurde Krossean izen emateko azken eguna. Herri lasterketaz gain, zubietarrek Endika Abril Txapelketako lehen neurketa jokatuko dute etzi etxean, eta bezperan, senior nesken eskubaloi taldea maila berrian, Zilarrezko Ohorezko Mailan lehiatzen ikusi ahalko dugu Oiardo Kiroldegian. Honatx asteburuko kirol agenda, zehaztasun gehiagorekin:

Amador Granadosen azken proba

Brontzezko domina irabazi zuen aurreko igandean usurbildarrak, Eduardo Santas Asensio eta Alfonso Cabello Llamas taldekideekin batera, Rion jokatzen ari diren Paralinpiar Jokoetako taldekako txirrindularitza proban. Azken saioa du ostiral honetan; errepideko proba, ostiral arratsalde honetan, 14:30etan hasita. Zorte on Amador!

Senior nesken denboraldi hasiera

Zilarrezko Ohorezko Mailan lehiatuko dira aurten, Usurbil K.E..-ko senior neskak. Larunbatean etxean jokatuko dute:

18:00 Senior neskak, Zilarrezko Ohorezko Maila: Usurbil K.E.-C.B. Salud Tenerife.

Eskubaloi taldeei buruzko xehetasun gehiagoren berri jasotzeko, lehio berri bat ireki du Usurbil K.E.-k; orrialdea Facebooken:

Facebook: https://www.facebook.com/usurbilke/?fref=ts

Twitter: @UsurbilEskubalo

Zubietarren debuta, Endika Abril Errebote Txapelketan

Lehen neurketa etxean jokatuko dute gainera zubietarrek. Igande goizeko 11:00etan, Endika Abril Txapelketaren baitan, Senpere-Zubieta neurketa errebote plazan.

Baxurde Krosserako izen ematea ixtear

Ohi den moduan, Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak iganderako antolatu duen probarako izen emate kopuruak gorantz egin du nabarmen azken egunotan. Kirolprobak.com atarian soilik, ostiral goiz honetarako 148 ziren inkripzioa bideratua zuten lagunak, horietatik 44 usurbildar. Web orrialde horretan edota Oiardo Kiroldegian bidera dezakezue inskripzioa. Gaurkoa, irailaren 16a duzue azken eguna. Gogoan izan, 300 lasterkarirentzako lekua egongo da aurtengo edizioan. Eta bi lasterketa aukeran; 10,75 eta 5,2 kilometrotako ibilbide bana. Amaieran sari banaketa eta zozketak.

9. Baxurde Krossa

Eguna: irailak 18, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 10:30, frontoitik.

Zehaztasunak: "Bi distantzia aukeran! Ibilbidea laburra buelta bakarrean egin beharreko 5,2 kilometroz osatzen da, guztiak ere asfalto, hormigoi edo harri-txintxarreko bideetan. Luzea berriz 10,75km distantzian izango da. Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da. Irteera eta helmuga herriko frontoian izango da. Baxurde Kros Txikia ere egingo da".

Zerbitzuak:

- Parte hartzaile guztientzat asegurua.

- Probaren erdian ur-hornidura (10,75km distantzian).

- Froga amaieran hamaiketakoa.

- Dutxa zerbiztua kiroldegian bertan.

Sariak:

- Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria (10,75km distantzian).

- Parte hartzaile guztientzat oparia.

- Parte hartaile guztien artean zozketa Usurbilgo jatetxe ezberdinetan.

Zozketa parte hartzaileen artean:

- Arrospide kutixi otarra.

- Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat.

- Patrin bazkaria 2 lagunentzat.

- Olarrondon bazkaria 2 lagunentzat.

- Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat.

- Laukoteko 2 tarta.

- Marijen erropa erosteko 50€ko bi bale.

- Mariscos Bruñoko marisko otarra.

- Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.

Izen ematea: aurrez kirolprobak.com atarian, irailaren 17ko eguerdiko 12:00ak arte. 10 euro txip horiarekin, 12 euro txip zuriarekin. Gehienez, 300 lasterkarirentzako lekua.

Informazio gehiago: http://www.facebook.com/baxurdetxiki.triatloitaldea

Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.

Izen emana duten usurbildarrak

Eneritz Agirre Urdangarin

Aitor Agirre Zapirain

Elisabet Aperribai Basterretxea

Gerardo Armendariz Azpiroz

Salbatore Arruti Aranburu

Aitor Arruti Beldarrain

Joseba Bengoetxea Mendizabal

Maitane Camba Silveti

Xabier Carbayeda Etxeberria-Berreiarza

Cesar de la Fuente Garcia

Iker Delgado

Axier Dominguez Prieto

Iñaki Etxebarria Orbegozo

Maitane Eizagirre Bruño

Iñaki Errekondo Salsamendi

Saioa Erro Aizpurua

Iñaki Gerica Juan

Jon Guembe Urra

Jose Manuel Iñarra Ferreira

Oinatz Iparragirre Arregi

Floren Lantz Bordagarai

Karmele Lizeaga Alcantara

Darwin Morales Guevara

Ander Orena Irureta

Aitor Pagola Arizmendi

Joxemari Portu Azpiroz

Eneko Portu Irasuegi

Asier Portularrume Isasti

Kerman Rekondo Arzallus

Jokin Rezola Mendikute

Arturo Rojas Pedrini

Guiller Rueda Etxeberria

Ivan Sancho

Maier Tapia Alkorta

Joseba Andoni Telleria Iraola

Rosa Uribe Navarro

Ainara Uribe Navarro

Arantxa Usarralde Aranzadi

Jon Mikel Zabala Arizmendi

Jokin Zubiaur Blasco

Mikel Zubigaray Morillas

Olatz Zuloaga Segurola

Gaizka Zumeta

Eñaut Zuriarrain Urdanpileta