Santueneko jai gunea, gaur abiatuko diren festen zurrunbiloan murgiltzeko prest

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 16a, 09:38

Txozna edota oholtza egokitu dute, eta honenbestez, jai gunea jendez bete eta ospakizunetan murgiltzea baino ez da falta Santuenean. Ostiral honetan 17:00etan jaurtiko den txupinazoarekin, igande gauera arteko festen zurrunbiloan murgilduko da auzoa. Jai Batzordeak, igande gauera arteko ospakizunak iragarri ditu. Ez da faltako jan edanik, jolas edota kontzerturik. Ondo pasa!

Irailak 16, ostirala

17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada.

Ondoren, globo gerra.

18:30 Buruhandiak eta Batukada.

19:00 Sardina jana.

23:30 Kontzertuak: Zaparra, Los Zopilotes Txirriaus, eta Gaitzerdi Erromeria.

Irailak 17, larunbata

11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.

13:00 Buruhandiak.

14:00 Haur bazkaria. (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).

16:00 Mus txapelketa. (15:30-16:00 izen ematea).

16:00 Haurrentzako puzgarriak.

17:30 Txokolatada.

19:00 Buruhandiak.

20:30 Kantu Afaria.

00:00 Dantzaldia DJ Aros-ek girotua.

Irailak 18, igandea

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria.

17:00 Gorritiren showa.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.