Usurbildarrak atzo parte hartu zuen Rioko Paralinpiar Jokoetako azken proban, errepidekoan. Brasildik berri eman dutenez ordea, ezin izan zuen amaitu, proba uztea erabaki zuen. Ostiral honetakoa zuen usurbildarrak Rion, azken hitzordua. Gogoan izan, Euskal Herrira brontzezko domina bat irabazita itzuliko dela Amador. Zorion eta animu mezu mordoa jaso du egunotan. Zorionak!
Amador Granadosen berri, bideotatik jaso dezakezue:
Web orria: http://amador-granados-alkorta.webnode.es//
Facebook: https://www.facebook.com/amador.granadosalkorta
Amadorren datuak, esteka honetan dituzue: Amador Granados Alkorta