Sarean 227 lagunek bideratu dute, igandeko Baxurde Krosserako inskripzioa

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 17a, 10:29

Azken orduan lasterkari mordoak eman du izena kirolprobak.com atarian. 148 lagun zeuden izena emanda ostiralera arte. Azken txanpa honetan aldiz, Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolatuta, igande goizean ospatuko den probarako parte hartzaileen zerrenda nabarmen hazi da. Guztira, 227 kirolarik bideratu dute inskripzioa sarean. Tartean, 59 usurbildarrek (albiste honetan beherago duzue zerrenda). Hauei, Oiardo Kiroldegian larunbat honetara arte zabalik dagoen epearen baitan apuntatu direnak batu beharko dira. Guztira gogoan izan, 300 lagunentzako lekua dagoela irailaren 18an ospatuko den proba herrikoi honen bederatzigarren edizioan.

Bi lasterketa izango dituzte aukeran; 10,75 eta 5,2 kilometrotako ibilbide bana. Amaieran sari banaketa eta zozketak.

9. Baxurde Krossa

Eguna: irailak 18, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 10:30, frontoitik.

Zehaztasunak: "Bi distantzia aukeran! Ibilbidea laburra buelta bakarrean egin beharreko 5,2 kilometroz osatzen da, guztiak ere asfalto, hormigoi edo harri-txintxarreko bideetan. Luzea berriz 10,75km distantzian izango da. Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da. Irteera eta helmuga herriko frontoian izango da. Baxurde Kros Txikia ere egingo da".

Zerbitzuak:

- Parte hartzaile guztientzat asegurua.

- Probaren erdian ur-hornidura (10,75km distantzian).

- Froga amaieran hamaiketakoa.

- Dutxa zerbiztua kiroldegian bertan.

Sariak:

- Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria (10,75km distantzian).

- Parte hartzaile guztientzat oparia.

- Parte hartaile guztien artean zozketa Usurbilgo jatetxe ezberdinetan.

Zozketa parte hartzaileen artean:

- Arrospide kutixi otarra.

- Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat.

- Patrin bazkaria 2 lagunentzat.

- Olarrondon bazkaria 2 lagunentzat.

- Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat.

- Laukoteko 2 tarta.

- Marijen erropa erosteko 50€ko bi bale.

- Mariscos Bruñoko marisko otarra.

- Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.

Informazio gehiago: http://www.facebook.com/baxurdetxiki.triatloitaldea

Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.

Izen emana duten usurbildarrak

Josu Portu Alzaga

Eneritz Agirre Urdangarin

Aitor Agirre Zapirain

Garikoitz Agorreta

Peio Alkorta Erauntzetamurgil

Iñigo Alkorta Etxeberria

Pello Xabier Altadill Izura

Elisabet Aperribai Basterretxea

Gerardo Armendariz Azpiroz

Salbatore Arruti Aranburu

Aitor Arruti Beldarrain

Joseba Bengoetxea Mendizabal

Beñat Bereziartua Urretabizkaia

Maitane Camba Silveti

Xabier Carbayeda Etxeberria-Berreiarza

Borja Carramiñana Lopez

Cesar de la Fuente Garcia

Iker Delgado

Javier Dominguez Martin

Axier Dominguez Prieto

Iñaki Etxebarria Orbegozo

Maitane Eizagirre Bruño

Iñaki Errekondo Salsamendi

Saioa Erro Aizpurua

Iñaki Gerica Juan

Jon Guembe Urra

Jose Manuel Iñarra Ferreira

Oinatz Iparragirre Arregi

Jon Irazusta Larrea

Ander Jauregi Urdanpilleta

Floren Lantz Bordagarai

Irati Larrañaga Matxain

Karmele Lizeaga Alcantara

Darwin Morales Guevara

Jon Olasagasti Cencillo

Ander Orena Irureta

Ibai Orena Irureta

Aitor Pagola Arizmendi

Joxemari Portu Azpiroz

Eneko Portu Irasuegi

Asier Portularrume Isasti

Kerman Rekondo Arzallus

Jokin Rezola Mendikute

Arturo Rojas Pedrini

Guiller Rueda Etxeberria

Ivan Sancho

Maier Tapia Alkorta

Joseba Andoni Telleria Iraola

Rosa Uribe Navarro

Ainara Uribe Navarro

Arantxa Usarralde Aranzadi

Jon Mikel Zabala Arizmendi

Imanol Zaldua Unanue

Jokin Zubiaur Blasco

Mikel Zubigaray Morillas

Olatz Zuloaga Segurola

Aimar Zuloaga Segurola

Gaizka Zumeta

Eñaut Zuriarrain Urdanpileta