Jaialdi handi baten atarian da Usurbil. Bizipozaren Jaia ospatuko da igande honetan, irailaren 25ean. Euskara, auzolana, elkartasuna eta bizipoza sustatzea helburu duen ekimen honen baitan, behar bereziak dituzten haurren eta familien bizi baldintzak hobetzeko lanean diharduten Euskal Herriko 30 elkarteetako ordezkariek parte hartuko dute, baita Usurbilgo hainbat eragileek ere. Eguneko ekitaldiak behar bezala ospatu daitezen, laguntzaile talde bat osatu da, baina ez da aski. 54 boluntario behar dira irailaren 25eko jaialdiko antolaketa lanetarako.
Parte hartzera animatzen denak idatzi dezala ahal bezain laster, elkartea@noaua.eus helbidera. Laguntzaile eta antolatzaileentzako bilera deitu dute astelehen honetarako, irailaren 19rako, 18:30etan Potxoenean.
"Irailaren 25ean Usurbilen ospatuko dugun Bizipozaren jaia aurrera eraman ahal izateko, egunean zehar bolondres lagunak ari gara antolatzen. Bolondres lagunek egunean zehar lan desberdinak eramango ditugu aurrera, denon artean Bizipoza jaia aurrera eramanez. Beraz, bolondres lagunak izan nahi duten usurbildarrak gonbidatu nahi ditugu festan parte hartu eta eguneko tartetxo batean bolondres lanetan aritzera", hortxe, Bizipoza Elkartekoen deialdia.
Ordu batzuetarako eta lan zehatzetarako beharko da laguntza; muntaketa eta desmuntaketarako, txarteldegian txartelak saltzeko, hondakinen bilketa puntuetarako, puzgarrietan zaintza lanak egiteko...
Irailaren 8an aurkeztu zuten "Bizipozaren Jaia" Potxoenean. Aurkezpen bideoa atxikia duzue albiste honetan. Egitarau hau josi dute irailaren 25erako:
Irailak 25, igandea
Frontoian eta Dema plazan:
10:00 Elkarteen topaketa.
11:00 Piko-piko jolasa: Elkarteekin elkarrekin jolastuz.
12:15 Agurra elkarte, babesle edota laguntzaileei.
12:30 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Amalur" ikuskizuna.
13:30 Bazkari herrikoia Askatasuna plazan.
15:30 "Inklusioaz formatu txikian" antzerkia, Sutegin (Zeinu bidezko itzulpena izango du), 12 urtetik gorakoentzat.
15:30 Jalguneko lagunak frontoian.
16:30 Ane eta Piratak Bizipozako elkarteekin parrandan.
17:30 Txokolatada.
18:00 Jaiaren amaiera.
Egunean zehar, musikariak, buruhandi eta erraldoiak, elkarteen tailerrak... izango dira frontoian.
Mikel Laboa plazan (10:00-17:00):
Irrien Lagunen puzgarriak, tailerrak (Real Sociedad Fundazioa eta Usurbilgo eragileen eskutik).
Sarrerak:
Norbanakoen sarrera: 5 euro.
Familia sarrera: 10 euro.
Irrien Lagunak Klubeko familiek doan.
Bazkaritarako txartelak sarreran salgai, egunean bertan; 5 euro.
Antolatzailea: Bizipoza Auzolan, Irrien Lagunak Gizartegintza.
Babesleak: Irrien Lagunak Kluba, Usurbilgo Udala, Laboral Kutxa, Elkar, Katxiporreta, Factory Logistika, Txaxilipurdi, Real Sociedad Fundazioa, Berria, Eroski, Labe-Goxo, Barrenetxe eta NOAUA! K.E.
Laguntzaileak: GuraSOS, Gaztelekua, Txirinbolo denda, Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea, Usurbilgo Kantu Taldea, Zumarte Musika Eskola, Hurbilago Elkartea, Nafartarrak Elkartea, Ziortza Gazte Elkartea, Atea Teatro, Usurbilgo Gazte Asanblada, Jalguneko lagunak.
Bizipozako Elkarteak
ADEMGI (Gipuzkoako esklerosi anizkoitza elkartea)
AFESTA (Euskadiko Tourette sindromearen eta bestelako osasun-arazoen familien elkartea)
AGIPASE (Gipuzkoako guraso bananduen elkartea)
AMPGYL (Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartea)
ARNASA (Gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkartea)
ASPANIF (Erbi ezpaindun edo ahosabai hautsiekin jaiotako umeen guraso elkartea)
ASPANOGI (Haur minbizidunen gurasoen elkartea)
AURRERA ATERA (Animalien laguntzazko terapien bidez laguntza fisiko eta emozionalak lantzen dituzte)
BANAIZ BAGARA (Jatorri ezberdinetako pertsonek elkarrekin euskaraz bizitzeko egitasmoak bultzatzen dituzte)
BEROA (Gipuzkoako harrera familien elkartea)
BIHOTZEZ (Kardiopatiadun haurren Familien elkartea)
BOCALAN BIAK BAT (animaliek lagundutako jarduerak sustatu eta zabaltzen dituzte)
CHERNOBILEN LAGUNAK (Chernobileko haurren osasun egoera hobetzeko lan egiten dute)
CHRYSALLIS EUSKAL HERRIA (Adingabe transexualen familien elkartea)
DRAVET (Dravet sindromea dutenen fundazioa)
ETIOPIA UTOPIA (Wukron eta Tigray eskualdean garapenerako lankidetzan lagundu eta laguntza humanitarioa ematen dute).
FSDPV (Euskadin down sindromea duten familien elkartea)
GEHITU (Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkartea)
GIZAKIEN LURRA (laguntza zuzena babesik gabeko haurrei. Politika, arraza eta konfesionaltasuna kontutan hartu gabe)
GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA (kirol egokituaren sustapena eta antolaketa Gipuzkoan)
GOIERRIKO SAHARAREN ALDEKO LAGUNAK (Sahara herriaren alde lan egiten duen elkartea)
GURE NAHIA (Gipuzkoako gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko elkartea)
GURE SEÑEAK (Bizkaiko Txorierrin gaixotasun arraroak dituzten haurren familien elkartea)
HIRU HAMABI (Garuneko kaltea jasan duten adin txikikoen familien elkartea)
JUNEREN HEGOAK (Beharra duten beste haurrei laguntzeko sortutako elkartea)
KALE DOR KAYIKO (Ijito kultur elkartea)
PAUSOKA ELKARTEA (Beharrizan bereziak dituzten haurren gurasoak)
SEASKAKO INTEGRAZIO BATZORDEA (Ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzen du ikastoletan)
UME ALAIA (Adopzio familien elkartea)
ULERTUZ (Entzumen urritasuna duten gazte eta familiei laguntzeko elkartea)