Bueltan datozkigu antzerki zaletuen egunak, izena estreinatuz-Jauzi!- eta ekimen berrien bueltan. Muxurbil Antzerki Taldeak eta Euskal Herriko Antzerki Zale Elkarteak (EHAZE) kaleko eta aretoko ekitaldiekin osatu dute aste honetarako, irailaren 22tik 24ra luzatuko den egitaraua. Oraingoan, Aginagara ere “Jauzi!” egingo du zikloak. Eta hasi, txupinazoa jaurtita, herriko antzezle eta musikariekin egingo duten kalejirarekin ekingo diete antzerki egunei.
Irailak 22, osteguna
19:00 Txupinazoa eta kale ekintza musikatua, Txiribogatik abiatuta: herritarrek giroturiko kalejira musikatua eta geldialdietan antzerki pieza txikien emanaldia. Geldialdiak: Txirristra, Iratxo-Antxeta aurrea eta Artzabalen.
Irailak 23, ostirala
19:00 Hitzaldia Sutegiko auditorioan: "Euskal umorea: gorri, berde eta morea".
Hizlariak: Idoia Torregarai, Martin eta Xabier Etxeberria.
Ondoren, Tentexut (zizka mizka artixtikoa).
22:00 "Zerura eroria" antzezlana Sutegiko auditorioan, Anodino Teatroaren eskutik.
Testua: Mikel Fernandino.
Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea.
Antzezleak: Florentino Badiola, Aiora Sedano, Aitor Fernandino.
Zehaztasunak: "Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea behin betiko atsedena lortzeko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen bizipenak? Bizi penak? Hil penak? Bizitzaldi ezgauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartzea besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira, eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Sartzerik izango al du? Eta zuk, etxekolan guztiak eginda dituzu arimen mundura bidaiatzeko?".
Sarrerak: Egunean bertan. 5 euro. Ikasle eta langabetuek 3 euro.
Irailak 24, larunbata
11:00 Haurrentzako zirku tailerra Aginagako Eliza Zaharrean, Eskola Txikiaren Egunaren baitan.
18:00 Klown ikastaroa helduentzat, Sutegiko auditorioan.
Prezioa: 5 euro; ikasle eta langabetuek 3 euro.
Izen ematea: Egunean bertan.
21:00 Tentexut (Zizka Mizka Artixtikoa) Sutegiko erakustaretoan.
22:00 "Putinen Guardasola" antzezlana (komedia) Sutegiko auditorioan, Xentimorik Gabe taldearen eskutik:
Zehaztasunak: "Lehendakaria kezkatuta dago. “Euskaldun guztiok batuko gaituen himnoa behar dugu” aitortu du. Baina nork egingo du? Bilera luze baten ondoren, adostasuna lortu dute: Ray eta Nik izango dira euskal ereserkiaren egile".
Aktoreak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa.
Sarrerak: Egunean bertan. 5 euro. Ikasle eta langabetuek 3 euro.
Antolatzaileak: Muxurbil eta EHAZE (Euskal Herriko Antzerki Zale Elkartea).
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.