Amaitu da festa Santuenean, une baterako bada ere. Asteburuko jaietatik esnatzen ariko diren honetan, begi bistan dute auzo giroa sustatuko duen hurrengo ekimena. Santuenea Elkarteak antolatuta, Tomaxen abentura berriak ostiral honetan, irailak 23, 17:30etan auzoko frontoian. “Festara!” izeneko jai ukituko haur ikuskizuna eskainiko dute, eta ondoren, txokolate gozoa dastatzeko aukera egongo da. Festen “ajea”ri aurre egiteko, ospakizun gehiago astea amaitzeko Santuenean.