"Bolondres lanak betetzeko azken bultzadatxoa behar dugu!"

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 20a, 11:42

Bost egun baino ez, Usurbilen ospatuko den Bizipozaren Jai handirako. Eguna behar bezala aurrera joan dadin, elkarlanean jardutea ezinbestekoa izango da. Oraindik orain, laguntzaile beharrean dira antolatzaileak. "Irailaren 25ean Usurbilen ospatuko dugun Bizipozaren jaierako bolondres lanak betetzeko azken bultzadatxoa behar dugu!", ohartarazi dute. Lan hauetarako beharko da laguntza:

-5 pertsona txarteldegian egoteko 9:30etatik 13:30etara. (Sarrerak saltzea eta jendearen sarrerak hartzea izango da egin beharreko lana).

-3 pertsona deskarga eta puzgarrien montai lanetarako goizeko 7:00etatik 9:30etara.

-2 begirale puzgarrien zaintza eta desmuntaketarako 14:00etatik 18:30etara.

-4 pertsona ingurumenaren babeserako, honako txanda eta lanetan:

hondakinen guneen zaintzarako 14:30etatik 19:00etara

Garraio eta garbiketa lanetarako 12:00etatik 15:30etara edo 15:30etatik 19:00etara.

Parte hartzera animatzen denak idatzi dezala ahal bezain laster, elkartea@noaua.eus helbidera.

Irailak 25, igandea

Frontoian eta Dema plazan:

10:00 Elkarteen topaketa.

11:00 Piko-piko jolasa: Elkarteekin elkarrekin jolastuz.

12:15 Agurra elkarte, babesle edota laguntzaileei.

12:30 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Amalur" ikuskizuna.

13:30 Bazkari herrikoia Askatasuna plazan.

15:30 "Inklusioaz formatu txikian" antzerkia, Sutegin (Zeinu bidezko itzulpena izango du), 12 urtetik gorakoentzat.

15:30 Jalguneko lagunak frontoian.

16:30 Ane eta Piratak Bizipozako elkarteekin parrandan.

17:30 Txokolatada.

18:00 Jaiaren amaiera.

Egunean zehar, musikariak, buruhandi eta erraldoiak, elkarteen tailerrak... izango dira frontoian.

Mikel Laboa plazan (10:00-17:00):

Irrien Lagunen puzgarriak, tailerrak (Real Sociedad Fundazioa eta Usurbilgo eragileen eskutik).

Sarrerak:

Norbanakoen sarrera: 5 euro.

Familia sarrera: 10 euro.

Irrien Lagunak Klubeko familiek doan.

Bazkaritarako txartelak sarreran salgai, egunean bertan; 5 euro.

Antolatzailea: Bizipoza Auzolan, Irrien Lagunak Gizartegintza.

Babesleak: Irrien Lagunak Kluba, Usurbilgo Udala, Laboral Kutxa, Elkar, Katxiporreta, Factory Logistika, Txaxilipurdi, Real Sociedad Fundazioa, Berria, Eroski, Labe-Goxo, Barrenetxe eta NOAUA! K.E.

Laguntzaileak: GuraSOS, Gaztelekua, Txirinbolo denda, Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea, Usurbilgo Kantu Taldea, Zumarte Musika Eskola, Hurbilago Elkartea, Nafartarrak Elkartea, Ziortza Gazte Elkartea, Atea Teatro, Usurbilgo Gazte Asanblada, Jalguneko lagunak.

Bizipozako Elkarteak

ADEMGI (Gipuzkoako esklerosi anizkoitza elkartea)

AFESTA (Euskadiko Tourette sindromearen eta bestelako osasun-arazoen familien elkartea)

AGIPASE (Gipuzkoako guraso bananduen elkartea)

AMPGYL (Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartea)

ARNASA (Gipuzkoako fibrosi kistikoaren elkartea)

ASPANIF (Erbi ezpaindun edo ahosabai hautsiekin jaiotako umeen guraso elkartea)

ASPANOGI (Haur minbizidunen gurasoen elkartea)

AURRERA ATERA (Animalien laguntzazko terapien bidez laguntza fisiko eta emozionalak lantzen dituzte)

BANAIZ BAGARA (Jatorri ezberdinetako pertsonek elkarrekin euskaraz bizitzeko egitasmoak bultzatzen dituzte)

BEROA (Gipuzkoako harrera familien elkartea)

BIHOTZEZ (Kardiopatiadun haurren Familien elkartea)

BOCALAN BIAK BAT (animaliek lagundutako jarduerak sustatu eta zabaltzen dituzte)

CHERNOBILEN LAGUNAK (Chernobileko haurren osasun egoera hobetzeko lan egiten dute)

CHRYSALLIS EUSKAL HERRIA (Adingabe transexualen familien elkartea)

DRAVET (Dravet sindromea dutenen fundazioa)

ETIOPIA UTOPIA (Wukron eta Tigray eskualdean garapenerako lankidetzan lagundu eta laguntza humanitarioa ematen dute).

FSDPV (Euskadin down sindromea duten familien elkartea)

GEHITU (Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkartea)

GIZAKIEN LURRA (laguntza zuzena babesik gabeko haurrei. Politika, arraza eta konfesionaltasuna kontutan hartu gabe)

GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA (kirol egokituaren sustapena eta antolaketa Gipuzkoan)

GOIERRIKO SAHARAREN ALDEKO LAGUNAK (Sahara herriaren alde lan egiten duen elkartea)

GURE NAHIA (Gipuzkoako gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko elkartea)

GURE SEÑEAK (Bizkaiko Txorierrin gaixotasun arraroak dituzten haurren familien elkartea)

HIRU HAMABI (Garuneko kaltea jasan duten adin txikikoen familien elkartea)

JUNEREN HEGOAK (Beharra duten beste haurrei laguntzeko sortutako elkartea)

KALE DOR KAYIKO (Ijito kultur elkartea)

PAUSOKA ELKARTEA (Beharrizan bereziak dituzten haurren gurasoak)

SEASKAKO INTEGRAZIO BATZORDEA (Ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzen du ikastoletan)

UME ALAIA (Adopzio familien elkartea)

ULERTUZ (Entzumen urritasuna duten gazte eta familiei laguntzeko elkartea)