Aginaga, jaien atarian

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 20a, 10:30

Jai Batzordeak prest du 2016ko San Praixkuen egitaraua. Asteotan jokatzen ari diren pala eta pilota txapelketen finalen eskutik murgilduko dira festetan irailaren 29an. Gaupasarekin amaituko dituzte urriaren 8an. Tartean, ospakizunen zurrunbiloan murgiltzeko astebeteko tartea izango da:

Irailak 29, osteguna

20:00 XIV. Gizonezkoen pala txapelketako finala.

Irailak 30, ostirala

22:00 Gazteen eskuzko pilota partida.

Ondoren, XIV. Gizonezkoen eskuzko pilota txapelketako finala.

Urriak 1, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
12:00 Herriko haurrak eta animatzen direnak oilasko biltzaileekin batuko dira Mapilen.
14:30 Oilasko biltzaileen bazkaria Sekaña jatetxean.
17:00 Haurrentzako Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria ludotekan.
18:00 Buruhandiak.
21:00 Herri afaria:  txartelak 20 eurotan (helduenak) eta 12 eurotan (haurrenak) salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.
01:00 Erokomeri erromeria frontoian.
04:00 Dj Gurru Eliza Zaharrean.

Urriak 2, igandea

09:00 Tiroplatoa.

19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan, trikitilariek girotua.

Bitartean, XXXIV. Toka Txapelketa.

Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna

11:00 Meza nagusiaren ondoren, jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.

18:00 Herri kirolak.

18:30 Sagardo ezberdinen dastaketa eta piper jana, trikitilari bikainez alaitua.

Bitartean, buruhandiak.

19:30 Patata tortilla lehiaketa.

20:00 Pintxo potea.

Urriak 6, osteguna: Gazte Eguna

21:00 Gazte afaria.

00:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka, Odolaren Mintzoa eta Zaparra.

Urriak 7, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Jolasak frontoian.

13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.

Arratsaldean, puzgarriak plazan, primerako txokolate jana eta buruhandi bizi-biziak!

19:00 Martxan Go taldearekin dantzan jartzeko saioa.

21:00 Bertso-afaria Eliza Zaharrean: Egaña eta Lizaso. Txartelak 18 eurotan salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.

00:00 Erromeria Eliza Zaharrean: Oharkabe Taldea.

Ondoren, Karaokea.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXV. Mus Txapelketa herrikoia (inskripzioa, 15:30-16:00 artean. Oharra: bikotekide batek aginagarra izan behar du).

18:00 Gorriti.

19:00 Poteoa Elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Laiotz.

04:00 Aros DJ Eliza Zaharrean.

Oharrak:

-Herriko jubilatuen eskulanak ikusgai apaizetxean, urriaren 1ean, 4an, 7an eta 8an.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.