Aginagako Eskola Txikiaren Eguna larunbatean

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 20a, 10:00

Aginaga San Praixkuetan murgildu aurretik, Eskola Txikikoek ekarriko dute jai giroa plazara. Eskola Txikiaren Eguna ospatuko dute larunbat honetan, irailaren 24an. Ostegunetik aurrera Usurbilen antolatu den "Jauzi!" Antzerki Eguneko hitzorduetako batek emango dio hasiera, iluntzera arte luzatuko diren hirugarren edizioko ospakizunei:

Irailak 24, larunbata

11:00 Zirku eta zientzia tailerra.

14:00 Bazkaria norberak lekarkeenarekin.

16:30 “Sardina frexkue” emanaldia Eidaberen eskutik.

18:00 Erokomeria taldearekin dantza saioa.

Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.