Posta bidez bozkatzeko azken eguna, asteazken hau

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 20a, 09:45

Bost egun baino ez, irailaren 25ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako. Egun horren aurretik, posta bidez bozkatzea eskatu duzuenok, asteazken hau duzue botoa emateko azken eguna.

Gogoan izan Usurbilgo Udalaren honako ohar hau: "Posta bulegoan posta bidezko botoa emateko eskaera egiten dutenek, ezin izango dute inolaz ere hauteskunde egunean botoa eman (eskatu baina bidali ez dutenek ere ez)". Bestalde, "hautesle-errolda ekainaren 1ean itxi zen, beraz, Usurbilgo hautesle-errolda data horretara arte Usurbilen erroldatuta zeudenek osatuko dute. Ekainaren 1az geroztik Usurbilen erroldatutakoek ezin izango dute Usurbilen bozkatu, baizik eta momentu horretan erroldatuta zeuden herrian bozkatu beharko dute".

Irailaren 25eko hauteskundeei begirako egutegia

-Irailak 5-21: posta bidez bozkatzeko aukera.

-Irailak 9-23: hauteskunde kanpaina.

-Irailak 24: hausnarketa eguna.

-Irailak 25: bozketa eguna.

-Urriaren 15a baino lehen: kargu hautetsiak aldarrikatzea.

-Azaroak 12-22: Eusko Legebiltzar berria osatzeko behin-behineko epea.

Informazio gehiago: Irailaren 25eko hauteskundeak