Behar ekonomiko bereziak izan eta euskara ikasi nahi dutenentzako udal diru-laguntza deialdia

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 21a, 11:17

2016-17 ikasturterako matrikulazio epea zabalik duzue Etumeta AEK euskaltegian. Euskara ikasi edo maila hobetzeko aukera izango duzue urritik ekainera. Gogoan izan, euskalduntzeko urratsa ematen duzuenok Usurbilgo Udalaren babes ekonomikoa jasoko duzuela. Hain zuzen, doakotasunaren aldeko apustua egin du Udalak. Baldintza guztiak betetzen dituztenek, euskara doan ikasi dezakete Usurbilen. Alegia, %100era arteko udal diru-laguntzak jaso ditzakete.

Asteazken honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu Udalak, 2015-16 ikasturtean eskabidea egin zutenek jaso duten laguntzen zenbatekoa. Baita aisialdiko begirale titulua eskuratzeko ikastaroa egin dutenek jasotako kopuruen ebazpena ere.

Dirua aurreratuko zaie, behar ekonomiko berezia dutenei

Euskararen doakotasunaren gai horretara itzulita, herritarren euskalduntzeko laguntza nabarmen indartu du Udalak. %100era arteko diru-laguntzak eskaintzeaz gain, behar ekonomiko bereziak dituztenentzako diru-laguntza deialdia martxan jarri du. Irailaren 21 honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza xehetasun gehiago. "Usurbilgo Udalari garran­tzi­tsua irudi­tzen zaio herritarrek euskara ikastea. Gero eta gehiago dira Euskaltegiko matrikula ordain­tzeko arazo bereziak dituzten herritarrak. Bide honetatik, behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskara ikastea erraztu nahi zaie. Oinarri hauek diru-lagun­tza hauek emateko baldin­tzak jaso­tzen dituzte", dio Udalak aipatu aldizkarian argitaratu duen iragarkiak.

Behar ekonomiko berezia duten herritarrei, euskaltegiko matrikula kostua aurreratuko die Udalak. "Diru-lagun­tza hauen onuradun izango dira: Usurbilen erroldatuta egonik, behar ekonomiko berezia duten euskara ikasleak. Ikastaro hauek 2016ko uztailetik 2017ko ekainaren 31 bitartean egindakoak izango dira. Diru-lagun­tza hauetarako eskaerak Euskaltegiko matrikula egiten denean aurkeztu beharko dira. Diru-lagun­tzen zuriketa, berriz, 2017ko uztailaren 3tik 7ra bitartean egingo da", zehaztu du Udalak.

Udal diru-laguntza deialdi honetara aurkezteko baldintzok bete beharko dira:

-Usurbilen erroldatua egotea.

-Gutxienez, ikastaro osoan zehar, %80ko asisten­tzia izatea. (Autoikaskun­tza­ren kasuan aprobe­txa­mendua ziurta­tzea).

-Gutxieneko aprobe­txa­mendua gaindi­tzea (Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa).

-Diru-lagun­tza hau jaso ahal izateko, diru-sarreren gehieneko mugak, kide kopuruaren arabera, hauek izango dira:

Kide bat: 625,58 €/ hilean.

2 kide: 803,31 €/hilean.

3 kide edo gehiago: 888,62 €/hilean.

Baldintza gehiagoren berri eta informazio zehatzagoa, hemen: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

2015-2016 ikasturteari dagokion diru-laguntza banaketa

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Jasotako eskaerak: 42.

Banatutako laguntza kopurua: 16.614,76 euro.

Diru-laguntzok banatzeko eman diren urratsak:

Ekainak 20: Diru-laguntza deialdia argitaratu zen.

Ekainak 27-uztailak 8: interesdunek eskabideak aurkezteko epea izan zuten.

Uztailak 22: udal Diru-Laguntzen Batzordeak ebazpen proposamena onartu zuen.

Uztailak 29: ebazpen proposamena argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizilean.

10 eguneko epea egon zen segidan alegazioak aurkezteko. Alegaziorik ez zen aurkeztu.

Irailak 21: behin betiko onartu dira diru-laguntzak.

Informazio gehiago: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Aisialdiko begirale ikastaroak egin dituztenentzako diru-laguntzak

Jasotako eskaerak: 7.

Banatutako laguntza kopurua: 1.417,50 euro.

Diru-laguntzok banatzeko eman diren urratsak:

Ekainak 20: Diru-laguntza deialdia argitaratu zen.

Ekainak 27-uztailak 8: interesdunek eskabideak aurkezteko epea izan zuten.

Uztailak 22: udal Diru-Laguntzen Batzordeak ebazpen proposamena onartu zuen.

Uztailak 29: ebazpen proposamena argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizilean.

10 eguneko epea egon zen segidan alegazioak aurkezteko. Alegaziorik ez zen aurkeztu.

Irailak 21: behin betiko onartu dira diru-laguntzak.

Informazio gehiago: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala