Oiardo Kiroldegiko ikastaroetan, proba moduan parte hartzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 21a, 08:50

2016-17 denboraldirako kirol ikastaro eskaintza zabala prestatu du Usurbilgo Udalak. Izen emateko aukera duzue, besteak beste, aretoko jardueretan, jumping, pilates, Body Balance, zumba, spining, aerobik edota yoga saioetan. Igerilekuko ekintzen artean, ur ludoteka, igeriketa gidatua, hastapena eta hobekuntza saioak, triatloiko igeriketa, haurdunen igeriketa, haurtxoentzako eta 3-8 urte artekoentzako saioak… ere izango dira. Ikastaro eskaintza zabala prestatu du Udalak denboraldi honetarako, Oiardo Kiroldegian. Informazio gehiagorako eta izen ematea: Kiroldegiko harreran edo 943 37 24 98 telefono zenbakian. Ikastaro hauetakoren batean trebatzen hasi aurretik, adi, datorren astean, proba moduan parte hartu ahalko duzue ikastarootan:

Irailak 27, asteartea

10:30 Jumpit.

16:00 Hipopresiboak.

19:00 Yoga.

20:20 Aerobik.

Irailak 28, asteazkena

09:10 Zumba.

10:15 Jumpfit.

15:00 Jumpfit.

17:00 Bodybalanze.

20:15 Jumpfit.

Irailak 30, ostirala

16:45 Zumba Gazte.

17:45 Jumpfit Gazte.

Zehaztasunak: "Ate irekiak Oiardo Kiroldegian! Etorri eta probatu ikastaroak!".

Informazio gehiago:

943 37 24 98

Facebook: Oiardo Kiroldegia

Twitter: @oiardokiroldegi

Antolatzailea: Oiardo Kiroldegia.

Oiardo Kiroldegiko eskaintza, 2016-17 denboraldirako