Finalaurrekoetara iritsi da Aginagako Pilota Txapelketa

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 21a, 15:49

Azken txanpara iritsi da Aginagako Pilota Txapelketa. Finalerdiak datorren astelehenean jokatuko dira. Eta txapelketako finala, irailaren 30ean ostirala jokatuko da, San Praixku jaietako lehen asteburuan. Hauek dira finalaurrekoetara sailkatu diren lau bikoteak: Arrieta-Altuna, Eskudero-Gorrotxategi, Santxo-Aranguren, Loidi-Gurutzealde.

Irailak 26 astelehena 19:00etan, Aginagako frontoian

Arrieta -Altuna bikotea, Ezkudero-Gorrotxategiren aurka.

Santxo-Aranguren bikotea, Loidi-Gurutzealde bikotearen aurka.

Aurtengo bikote irabazlea irailaren 30ean jakingo dugu. Orduantxe jokatuko da Aginaga Pilota Txapelketako finala.

Hauek izan ziren finalaurrekoetako emaitzak hauek izan ziren:

Exposito-Santxez 19

Loidi-Gurutzealde 22

Eskudero-Gorrotxategi 22

Urmeneta-Aranburu 17

Arrieta-Altuna 22

Maiz-Esnaola 15

Santxo-Aranguren 22

Urbieta I-Iruretagoiena 11