Aginagako jaietako herri eta bertso afarietarako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 22a, 09:12

Irailaren 29tik urriaren 8ra ospatuko diren San Praixkuen baitan, badira txartela beharko duten bi hitzordu; belaunaldi ezberdinetako aginagarrak bildu ohi dituen herri-afaria batetik. Oraingoan, urriaren lehenean ospatuko dute. Eta Egañak eta Lizasok urriaren 8an girotuko duten bertso-afaria bestetik. Otorduotarako txartelak aurrez eskuratu beharko dira; Aitzagan eta Aginagako Arrate jubilatuen elkarteko tabernan izango dituzue salgai. Herri afarikoak 20 eurotan helduenak eta 12 eurotan haurrenak. Bertso-afariakoak 18 eurotan denentzat.

Pilota eta pala txapelketen finalekin ekingo diete datozen jaiei. Baina kirol hitzordu gehiago ere ospatuko dira egunotan. Ostegun honetan esaterako, 20:30etan hasita Gipuzkoako Pilota Txapelketako neurketa. Pagazpe2 eta Zarautz lehiatuko dira Aginagako frontoian.

Aginagako jaiak 2016

Irailak 29, osteguna

20:00 XIV. Gizonezkoen pala txapelketako finala.

Irailak 30, ostirala

22:00 Gazteen eskuzko pilota partida.

Ondoren, XIV. Gizonezkoen eskuzko pilota txapelketako finala.

Urriak 1, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
12:00 Herriko haurrak eta animatzen direnak oilasko biltzaileekin batuko dira Mapilen.
14:30 Oilasko biltzaileen bazkaria Sekaña jatetxean.
17:00 Haurrentzako Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria ludotekan.
18:00 Buruhandiak.
21:00 Herri afaria:  txartelak 20 eurotan (helduenak) eta 12 eurotan (haurrenak) salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.
01:00 Erokomeri erromeria frontoian.
04:00 Dj Gurru Eliza Zaharrean.

Urriak 2, igandea

09:00 Tiroplatoa.

19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan, trikitilariek girotua.

Bitartean, XXXIV. Toka Txapelketa.

Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna

11:00 Meza nagusiaren ondoren, jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.

18:00 Herri kirolak.

18:30 Sagardo ezberdinen dastaketa eta piper jana, trikitilari bikainez alaitua.

Bitartean, buruhandiak.

19:30 Patata tortilla lehiaketa.

20:00 Pintxo potea.

Urriak 6, osteguna: Gazte Eguna

21:00 Gazte afaria.

00:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka, Odolaren Mintzoa eta Zaparra.

Urriak 7, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Jolasak frontoian.

13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.

Arratsaldean, puzgarriak plazan, primerako txokolate jana eta buruhandi bizi-biziak!

19:00 Martxan Go taldearekin dantzan jartzeko saioa.

21:00 Bertso-afaria Eliza Zaharrean: Egaña eta Lizaso. Txartelak 18 eurotan salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.

00:00 Erromeria Eliza Zaharrean: Oharkabe Taldea.

Ondoren, Karaokea.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXV. Mus Txapelketa herrikoia (inskripzioa, 15:30-16:00 artean. Oharra: bikotekide batek aginagarra izan behar du).

18:00 Gorriti.

19:00 Poteoa Elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Laiotz.

04:00 Aros DJ Eliza Zaharrean.

Oharrak:

-Herriko jubilatuen eskulanak ikusgai apaizetxean, urriaren 1ean, 4an, 7an eta 8an.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.