Goizean aurkeztu dute, Bergarako Kilometroak 16 jaialdiko egitarau eta zirkuitua. Edizio borobila dugu aurtengoa, berrogeigarrena izango baita. Urriaren 2an ospatuko dute, 5 kilometro luze eta bost gune izango dituen ibilbidearen bueltan. "Gattunk" leloa ahoz aho ibili genuen iaz Usurbilen. Bergarako ediziorako "Demasa" hautatu dute, jaialdi mundiala, ahaztezina izatea nahi baitute. Kilometroak egunez bildutako laguntza, 45 urte bete dituen Aranzadi ikastolara bideratuko da; eraikinaren obra ordaintzeko eskatutako maileguak ordaintzera. Antolatzaileen esanetan, guztia prest dute jaialdi arrakastatsua izateko. 1.500 boluntariotik gora ariko dira lanean. Gaurko aurkezpenean, kontsumo arduratsuaren, jasangarritasunaren edota inklusibitatearen aldeko mezuak zabaldu dituzte eta landu duten eraso sexisten aurkako kanpainaren berri eman dute.
Usurbil, "Kilometroak bidea" erakusketan
Aipatu moduan, Kilometroak jaiaren 40. edizioa ospatuko da urriaren 2an Bergaran. Aurreko 39 edizioetako argazki, irudi, lelo edota egunkarietako albisteak erakusketa batean bildu dituzte, Kutxa Fundazioaren laguntzaz. 1977tik 2015era ospatu diren edizio guztiak islatuko dira bertan. Tartean, 1978an Zubietan ospaturiko jaialdiarena, eta noski, iaz Usurbilen egindakoa. Bergarako Aroztegi aretoan izango duzue ikusgai, urriaren 2ra arte, orduotan:
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara. Erakusketa ibiltaria izango da. Urtebete barru Oñatin izango da ikusgai, Bergarako aurtengo argazki eta edukiak batuta.
Egitaraua
1. GUNEA: IKASTOLA
- 09:30: Hasiera ekitaldia.
- 10:00: Zirkuitu irekiera.
- 10:00: Erronkaren aurkezpena.
- 10:00-18:30: Puzgarriak.
- 10:30: Moittuai taldearen emanaldia.
- 11:00: Erronkaren lehen proba.
- 12:00: Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia.
- 12:00: Omenaldia eta lekukoa ematea.
- 13:00: Erronkaren bigarren proba.
- 14:00-18:30: Irrien Lagunak.
- 19:00: Itxiera.
2. GUNEA: ESPOLOIA eta ARRIZURIAGA
- 10:00: Oso fan taldearen emanaldia.
- 11:00: Iker Laurobaren emanaldia.
- 11:00: Erronkaren lehen proba.
- 12:00: Burun Danga taldearen emanaldia.
- 12:00: Blai-blai, Haurren basoa.
- 12:00: Oihal akrobazia.
- 12:30: Ipuin kontalaria.
- 13:00: Perlak taldearen emanaldia.
- 13:00: Erronkaren bigarren proba.
- 14:00: Eraul taldearen emanaldia.
- 14:00: Blai-blai, Haurren basoa.
- 14:30: Anariren emanaldia.
- 15:00: Oihal akrobazia.
- 16:00: Joseba B. Lenoir Gang taldearen emanaldia.
- 17:00: Imanol Ituño magoaren Magia parrastan ikuskizuna.
- 17:30: Sorkun-en emanaldia.
- 19:00: Itxiera.
3. GUNEA: LABEGARAIETA
- 10:00: Trialsin erakustaldia: FunBox factory.
- 11:00. Kometa taldearen emanaldia.
- 12:30: Autobus Magikoa taldearen emanaldia.
- 14:00: Emon taldearen emanaldia (Demasa Kilometroak 2016ko abestia zuzenean).
- 14:00: Trialsin erakustaldia: FunBox factory.
- 14:00: Bazkaria Erronkarientzat.
- 15:00: Oihan Vegaren Dj saioa.
- 15:30: Erronkaren errepeska eta finala.
- 17:30: Skakeitan taldearen emanaldia.
- 19:00: Itxiera.
4. GUNEA: MATXIATEGI
- 10:00: Fan & Go taldearen emanaldia.
- 11:00: Erronkaren lehen proba.
- 12:00. Ze esatek!! taldearen emanaldia.
- 12:00: Asier Muniainen carver skate erakustaldia.
- 13:00: Erronkaren bigarren proba.
- 14:00: Doctor Deseo (euskaraz).
- 15:30: Fly Shit taldearen emanaldia.
- 17:00: Azkaiter Trioren emanaldia.
- 19:00: Itxiera.
5. GUNEA: AZOKA
- 10:00: 2zio taldearen emanaldia.
- 11:00: Erronkaren lehen proba.
- 11:00-13:00: Erraldoiak eta Buruhandiak.
- 12:00: Tio Teronen semeak taldearen dantza emanaldia.
- 13:00: Erronkaren bigarren emanaldia.
- 13:00-16:30: Herri bazkaria (Lurlan), 25 euro.
- 13:00-16:30: Herri bazkaria (Frontoian), 15 euro.
- 14:30: Aukeran taldearen dantza emanaldia.
- 15:30: Anje Duhalderen emanaldia.
- 17:00: Oxabi taldearen emanaldia.
- 19:00: Itxiera.Informazio gehiago: kilometroak.eus