"Jauzi!" Antzerki Egunei loturiko ekitaldi gehiago gaur

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 23a, 08:20

Plan bikoitza izan genuen ostegun iluntzean Kaxkoan; asteroko pintxo-potea, oraingoan antzerki saioez girotua. Usurbilek atzo "Jauzi!" egin baitu antzerki egunetara. Larunbatera arte, egitarau zabala antolatu dute Muxurbilek eta EHAZE-k Usurbilgo Udalaren laguntzaz. Hasteko, atzo ospaturiko kalejira musikatua herritarrekin. Tabernetan egindako geldialdietan, antzerki pieza laburrak eskaini zituzten antzezle usurbildarrek. Denetariko saioak gainera, Txiribogan, Txirristran, Antxeta atarian, eta Artzabalen. Ekitaldi gehiago egunotan:

"Jauzi!" Antzerki Egunak

Irailak 23, ostirala

19:00 Hitzaldia Sutegiko auditorioan: "Euskal umorea: gorri, berde eta morea".

Hizlariak: Idoia Torregarai, Martin eta Xabier Etxeberria.

Ondoren, Tentexut (zizka mizka artixtikoa).

22:00 "Zerura eroria" antzezlana Sutegiko auditorioan, Anodino Teatroaren eskutik.

Testua: Mikel Fernandino.

Zuzendaritza: Pablo Ibarluzea.

Antzezleak: Florentino Badiola, Aiora Sedano, Aitor Fernandino.

Zehaztasunak: "Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea behin betiko atsedena lortzeko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen bizipenak? Bizi penak? Hil penak? Bizitzaldi ezgauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartzea besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira, eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Sartzerik izango al du? Eta zuk, etxekolan guztiak eginda dituzu arimen mundura bidaiatzeko?".

Sarrerak: Egunean bertan. 5 euro. Ikasle eta langabetuek 3 euro.

Irailak 24, larunbata

11:00 Haurrentzako zirku tailerra Aginagako Eliza Zaharrean, Eskola Txikiaren Egunaren baitan.

18:00 Klown ikastaroa helduentzat, Sutegiko auditorioan.

Prezioa: 5 euro; ikasle eta langabetuek 3 euro.

Izen ematea: Egunean bertan.

21:00 Tentexut (Zizka Mizka Artixtikoa) Sutegiko erakustaretoan.

22:00 "Putinen Guardasola" antzezlana (komedia) Sutegiko auditorioan, Xentimorik Gabe taldearen eskutik:

Zehaztasunak: "Lehendakaria kezkatuta dago. “Euskaldun guztiok batuko gaituen himnoa behar dugu” aitortu du. Baina nork egingo du? Bilera luze baten ondoren, adostasuna lortu dute: Ray eta Nik izango dira euskal ereserkiaren egile".

Aktoreak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa.

Sarrerak: Egunean bertan. 5 euro. Ikasle eta langabetuek 3 euro.

Antolatzaileak: Muxurbil eta EHAZE (Euskal Herriko Antzerki Zale Elkartea).

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.