Ostegunean jokatu ziren finalerdien ostean, larunbaterako iragarri du Usurbil F.T.-k Usurbil Cup ekimenaren amaiera. Sari banaketa ekitaldi jendetsua, larunbat arratsaldeko 18:45ean hasiko da, frontoian. Lehenago, Haranen, Erregionalen futbol neurketa jokatuko da. 16:00etan hasita, Usurbil F.T. eta Vasconia C.D. lehiatuko dira.
Gipuzkoako Pilota Txapelketa
Bi pilota partida jokatuko dira ostiral honetan frontoian:
Ordua: 20:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Neurketak:
Kadeteak: Galarraga-Iruretagoiena/Hernani
Ohorezko maila: Santxo-Gorrotxategi/Aurrera Tolosa
Endika Abril Errebote Txapelketa
Zubietarren txanda igandean. Etxean jokatuko dute irailaren 25ean:
Ordua: 11:00.
Tokia: Zubietako errebote plaza.
Neurketa: Noizbait-Zubieta.
Zehaztasunak: Endika Abril Errebote Txapelketako 1. faseko B Multzoko 1. jardunaldiko neurketa.
Eskubaloia, Euskal Selekzioa
Selekzioko entrenamendu saioetan parte hartzera gonbidatu dituzte hainbat usurbildar:
Irailak 25, igandea
15:30 Jubenil promesen mailako mutilen euskal selekzioaren prestakuntza saioa, Urdulizko Iparralde Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Joseba Errazkin Bermejo eta Eneko Iribar Zumeta jokalariak deitu dituzte hitzordura.
17:30 Jubenil promesen mailako nesken euskal selekzioaren prestakuntza saioa, Urdulizko Iparralde Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Nagore Lertxundi eta Eider Makazaga Estella deitu dituzte hitzordura.
31. Onditz Oroituz Triatloia
Donostiako proba honek Usurbil eta Aginaga zeharkatuko ditu, N-634 errepidetik barrena:
Ibilbidea: Donostia-Donostia (tartean, Usurbil eta Aginagatik zeharkatuko ditu, N-634 errepidetik).
Distantzia: 1,5 km (igeri Kontxan)/40 km (bizikletan Zubieta kaletik, Kontxa, Antigua, Añorga, Usurbil, Aginaga, Orio, Igeldo, Donostiako Zubieta kalera)/10 km (lasterka Kontxako badian).
Irteera: 08:15ean emakumezkoak, 08:30etan gizonezkoak.
Informazio gehiago: http://www.triatlonatleticoss.com
Antolatzailea: Atletico San Sebastian.