8 hauteskunde-mahai, igandeko bozketetan

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 23a, 09:40

Ostiral gauerdi honetan amaituko zaie ordezkari politikoei, herritarrei bozka eskatzeko izan duten bi asteko hauteskunde kanpaina. Igandean ospatuko dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Gogoan izan, gipuzkoarron kasuan, 11 hautagai zerrenden artean aukeratu ahal izango dugu. Baina aurreikusitakoa baino hautagai bat gutxiagorekin; Arnaldo Otegiren inhabilitazioa dela eta. EH Bildu, EAJ-PNV, PP, PSE-EE (PSOE), Elkarrekin Podemos (Podemos-Ahal Dugu/ Ezker Anitza-Izquierda Unida/Equo), Ciudadanos, Animaliekiko Tratu Txarren Kontrako Alderdi Animalista (PACMA-ATTAKAA), Recortes Cero-Grupo Verde, Ganemos-Irabazi, Partido Familia y Vida (PFyV) eta Libertate Nafarra (Ln) alderdiak dira Gipuzkoan zerrendak aurkeztu dituzten eragile politikoak.

Igandean jakingo da hautagai zerrenda bakoitzak zer nolako babesa jasoko duen. Igande goizeko 09:00etan irekiko dituzte hauteslekuak. Iluntzeko 20:00ak arte izango duzue bozkatzeko aukera Udarregi Ikastolan, Haur Eskolan, Lanbide Eskolan, Aginagako Herri Ikastetxean, eta Santuenea Elkartean egokituko diren guneetan. Non zaudeten erroldatuak, horren arabera gune batera edo bestera jo beharko duzue bozkatzera. Egunean zehar, ohi bezala, parte hartze datuen berri ezagutuko dugu. Eta iluntzeko 20:00etan hasiko den bozken zenbaketa amaitutakoan, Usurbilgo emaitzen berri jaso eta zuenganatuko dugu web orrialde honen eta sare sozialen bidez.

72 herritar hautatu

Hauteskunde eguna behar bezala antolatzeko, 72 herritar hautatu dira, hauteskunde-mahaietarako. 24 ariko dira lanean, beste 48 ordezko izendatu dira badaezpada. Igande goizeko 08:00etarako egon beharko dute lan egitea egokitu zaien bozka emateko gunean. Dena prestatu eta goizeko 09:00etan hasita herritarren bozkak jaso beharko dituzte. Iluntzeko 20:00etan bozkatzeko gunea itxi eta jasotako botoak zenbatu. 72 herritarrok zozketa bidez hautatu zituen Udalak, abuztuaren 30ean egin zen osoko ohiko bilkuran.

Irailaren 25eko hauteskundeei begirako egutegia

-Irailak 9-23: hauteskunde kanpaina.

-Irailak 24: hausnarketa eguna.

-Irailak 25: bozketa eguna.

-Urriaren 15a baino lehen: kargu hautetsiak aldarrikatzea.

-Azaroak 12-22: Eusko Legebiltzar berria osatzeko behin-behineko epea.

Informazio gehiago: Irailaren 25eko hauteskundeak

Gipuzkoako hautagai zerrendak

Hautagai nagusien programak

Eguna: irailak 25, igandea.

Bozketa ordutegia: 9:00-20:00.

Bozka lekuak:

DISTRITOASEKZIOAMAHAIAABIZENAKHAUTESLEKUA
01001AA-IUdarregi Ikastola

(Gernika ibilbidea, 11)

01001BJ-ZUdarregi Ikastola

(Gernika ibilbidea, 11)

01002AA-ZSantueneako Auzo Elkartea

(Santuenea auzoa, 12)

01002BA-ZAginagako Herri Ikastetxea

(Erriberako kalea, 7)

01003AA-KHaur Eskola

(Kalezar auzoa)

01003BL-ZHaur Eskola

(Kalezar auzoa)

01003CA-ZLanbide Eskola

(Zubieta auzoa, 9)

01004UA-ZUdarregi Ikastola

(Gernika ibilbidea, 11)