Egunotan Usurbilen ospatzen ari garen antzerki egunek, gaurkoan Aginagara jauzi egin dute. Bertan egun osoz ospatzen ari diren Eskola Txikiaren Egunera. Haurrentzako zirku tailerra antolatu dute Eliza Zaharrean. Giro bikainean pasa dute goiza. Datozen orduotan ekitaldi gehiago bai Aginagan, baita antzerki egunetan ere:
Aginagako Eskola Txikia
Irailak 24, larunbata
16:30 “Sardina frexkue” emanaldia Eidaberen eskutik.
18:00 Erokomeria taldearekin dantza saioa.
Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
"Jauzi!" Antzerki Egunak
Irailak 24, larunbata
18:00 Klown ikastaroa helduentzat, Sutegiko auditorioan.
Prezioa: 5 euro; ikasle eta langabetuek 3 euro.
Izen ematea: Egunean bertan.
21:00 Tentexut (Zizka Mizka Artixtikoa) Sutegiko erakustaretoan.
22:00 "Putinen Guardasola" antzezlana (komedia) Sutegiko auditorioan, Xentimorik Gabe taldearen eskutik:
Zehaztasunak: "Lehendakaria kezkatuta dago. “Euskaldun guztiok batuko gaituen himnoa behar dugu” aitortu du. Baina nork egingo du? Bilera luze baten ondoren, adostasuna lortu dute: Ray eta Nik izango dira euskal ereserkiaren egile".
Aktoreak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa.
Sarrerak: Egunean bertan. 5 euro. Ikasle eta langabetuek 3 euro.
Antolatzaileak: Muxurbil eta EHAZE (Euskal Herriko Antzerki Zale Elkartea).
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.