36ko altxamendu frankista eta Aginagako geltoki zaharra, datorren osoko bilkurako hizpideen artean

Noaua Aldizkaria 2016ko irailaren 24a

Datorren astearterako deitua du Usurbilgo Udalak, iraileko osoko ohiko bilkura. 1936ko altxamendu frankista edota Aginagako geltoki zaharra izango dira, udal ordezkariek ahotan hartuko dituzten gaietako batzuk:

Osoko ohiko bilkura

Eguna: irailak 27, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: udalbatza aretoa.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.

Gai zerrenda:

1.- Aurreko akten onespena:

* 2016ko ekainaren 28ko akta.

* 2016ko uztailaren 26ko akta.

* 2016ko abuztuaren 30eko akta.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko uztailaren 18tik irailaren 16ra (2016/0722- 2016/2016/0888).

3.- 2016/0759 dekretuaren berri ematea.

4.- Usurbilgo Udalaren ahots eta datu komunikaziorako sarearen beharrezko elektronika hornitzea, sarearen mantentze eta laguntza teknikoko lanak burutzea, sarearen kudeaketa eta instalakuntza zerbitzuak emanez.

5.- ETS erakunde publikoaren eta Usurbilgo Udalaren arteko elkarlanerako hitzarmena, Aginagako geltoki zaharraren eraikina lagatzeko, jarduera sozio-kulturaletarako.

6.- Mozioa: 1936ko altxamendu frankistaren gaitzespena.

7.- Galdera-eskaerak.