350-400 bat haur eta gaztetxok parte hartu du 2016ko Usurbil Cup-en. Ez da nolanahikoa, Usurbil F.T.-k antolaturiko lagun arteko kirol ekintza honek mugiarazten duen jendetza. Larunbat honetan ospatu duten amaiera ekitaldian argi ikusi ahal izan denez, ekimen hau izango da ziurrenik jende gehien biltzen duen ekintzetako bat Usurbilen. Hilabeteko txapelketaren ostean, frontoian ospatu den sari banaketarekin amaitu dute aurtengo edizioa. Talde guztiek jaso dute, pilotalekura gerturatu direnen merezitako txalo zaparrada. Haur eta gaztetxoak gustora noski, izan duten harrera ikusita. Irudi bilduma honetan jaso dugu ekitaldia: Usurbil Cup 2016, sari banaketa