Usurbil, bizipozez gainezka

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 25a, 14:43

Irri artean, bizipozez gainezka dugu Usurbil igande honetan antolatu den jaialdia dela eta. Euskara, bizipoza, elkartasuna eta auzolana, festa honetan islada argia izaten ari diren baloreok sustatzeko topagunea dugu udalerri hau gaur. Puzgarriak, ikuskizunak, herri bazkaria, Bizipozako elkarteen postuak... egun bete ekitaldi gaur ere Usurbilen.

Eguerdian egin den agurrean, iaz ospatu zen Kilometroak15 ekimenak, jai inklusiboen alde eginiko ekarpena omendu nahi izan du Bizipozak. Kilometroak-en baitan inklusibitatearen alde lan egiteko osatu zen Guztiok Gattunk batzordeko kide Begoña Izetak eta Eli Eizagirrek oroigarria jaso dute. Ondoko bideoan ekitaldiko zenbait pasarte.

Irudiotan bildu dugu orduotan udalerri honetan ospatzen ari garen jaialdia: