34 urteko usurbildar bat hil da auto-istripuz

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 26a, 16:49

Eguerdiko 12:00k pasatxoan gertatu da istripua Donostian, G-11 errepidean, Lasarte-Oriara bidean. Ez dago argi zerk eregin duen. Opel Astra bat errepidetik atera da eta metalezko segurtasun hesiaren kontra egin du. Istripuaren berri izan ondoren, larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira. Anbulantziako osasun langileek autoan zihoan gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Gidaria bakarrik zihoan autoan.