Kirol ikastaroetan, proba moduan parte hartzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 27a, 08:30

2016-17 denboraldirako kirol ikastaro eskaintza zabala prestatu du Usurbilgo Udalak. Izen emateko aukera duzue, besteak beste, aretoko jardueretan, jumping, pilates, Body Balance, zumba, spining, aerobik edota yoga saioetan. Igerilekuko ekintzen artean, ur ludoteka, igeriketa gidatua, hastapena eta hobekuntza saioak, triatloiko igeriketa, haurdunen igeriketa, haurtxoentzako eta 3-8 urte artekoentzako saioak… ere izango dira. Informazio gehiagorako eta izen ematea: Kiroldegiko harreran edo 943 37 24 98 telefono zenbakian. Ikastaro hauetakoren batean trebatzen hasi aurretik, adi, egunotan proba moduan parte hartu ahalko duzue ikastarootan:

Irailak 27, asteartea

10:30 Jumpit.

16:00 Hipopresiboak.

19:00 Yoga.

20:20 Aerobik.

Irailak 28, asteazkena

09:10 Zumba.

10:15 Jumpfit.

15:00 Jumpfit.

17:00 Bodybalanze.

20:15 Jumpfit.

Irailak 30, ostirala

16:45 Zumba Gazte.

17:45 Jumpfit Gazte.

Zehaztasunak: "Ate irekiak Oiardo Kiroldegian! Etorri eta probatu ikastaroak!".

Informazio gehiago:

943 37 24 98

Facebook: Oiardo Kiroldegia

Twitter: @oiardokiroldegi

Antolatzailea: Oiardo Kiroldegia.

Oiardo Kiroldegiko eskaintza, 2016-17 denboraldirako

Esperientzia Eskola

Aurreko astean hasi zuten, 55 urtetik gorako herritarrei zuzendutako Esperientzia Eskolaren ikasturte berria. “Lan mundua utzi ostean, esperientziak landu, elkar-trukatu eta ezagutza berriak eurenganatzeko proiektua da. Partaideen garapen pertsonala sustatzea du helburu, ikuspegi fisiko, psikiko eta sozial batetik. Bide bertsutik, taldeak herri-mailan eta gizartean eragiteko duen ahalmena ere lantzen da; hau guztia errealitate soziala aztertzeko eta interpretatzeko bitartekoak emanaz”, berri eman dute.

Ekainera arte, astearte arratsaldero bilduko dira bi orduz Artzabalen. “Gai-zerrenda oso zabala lantzen dute partaideek: arnasketak, osasun-zainketa, komunikazioa, informatika, musika, literatura eta abar luze bat. Hau guztia oso modu ireki eta parte-hartzailean burutzen da, eta partaideek ez dute inolaz ere aurretiazko esperientzia edo ezagutzarik izan beharrik”, ohartarazi dute Esperientzia Eskolakoek. Izen ematea Gizarte Zerbitzuetan bideratu behar da (Nagusia 43 edo 943 377 110).

Usurbil Judo Kluba

Izen ematea Oiardo Kiroldegian bideratu daiteke. 5-7, 8-12 eta 12-14 urte artekoentzako ikastaroak eskainiko dituzte. Baita helduentzako judoa ere. “Irailean izena ematen duen ororentzat judogia oparitan”, berri eman dute Usurbil Judo Klubetik. Taldea sarean, helbide honetan aurki dezakezue: jcusurbil.com

Orbeldi Dantza Taldea

Urriaren 3an abiatuko duten ikasturte berrirako izen emateko epea zabalik du Orbeldi Dantza Taldeak. Honatx inskripzioari eta ikasturte berriko eskaintzari dagozkion zehaztasunen berri:

Izena emateko eta informazio gehiagorako: orbeldi.udt@gmail.com

Eskaintza:

-Haurren dantza taldea:

LH1, ostirala: 17:30.

LH 2, osteguna: 16:30.

LH 3, ostirala: 18:30.

LH 4-5, osteguna: 18:30

LH 6-DBH1, ostirala: 18:00

DBH 2, asteazkena: 16:30

DBH 3, ostirala: 16:15

Urteko kuota: 70 euro (anai-arreben kasuan, bakoitzak 60 euro). Kuotaren ordainketa, azaroan.

-Helduen saioak:

Dantza garaikidea: astelehena, 19:30-21:00.

Plaza dantzak: asteazkena, 19:30-21:00.

Dantza tradizionalak: astelehen eta asteartea, 19:00-21:00.

Urteko kuota: 75 euro (familiako bat baino gehiago egonez gero, bakoitzak 65 euro). Kuota ordainketa, azaroan.

KzGunea, iraileko eskaintza

Ikastarook programatu dituzte asteotarako:

Urriak 3-14, 16:00-18:00: “Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez”.

Urriak 17-28, 16:00-18:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.

Informazio gehiagorako:

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net

Kale Nagusia, 37 (irailean 09:00-13:00 artean zabalik)

Etumeta AEK

Familia barruko transmisioan eragiteko ikastaro berri bat antolatu du Etumeta AEK euskaltegiak, hasi berri dugun ikasturte honi begira. Gurasoentzako euskalduntze saioak. “Lehentasuna haur txikiak dituzten gurasoei eman nahi zaie”, berri eman digute euskaltegitik. Talde bakarra osatu nahi lukete. 100 orduko ikastaroa izango da, astean bi egunez, bi orduko saioak. Datak zehazteke dituzten arren, azaro inguruan hasi eta ekaina amaierara arte luzatzea aurreikusten da. Udarregi Ikastolan egin asmo dute ikastaroa. “Prezio berezia izango luke”, Usurbilgo Udalak emandako laguntzari esker. Egitasmoa hain zuzen, Etumeta AEK euskaltegia, Udarregi Ikastola eta Udalaren arteko elkarlanez atera da aurrera.

Proba moduan abiatu nahi dute ikastaroa. “Lasartetik dator ideia. Oso ondo funtzionatu zuen duela hiru urte. Ikusten da gainontzean iristen ez ginen guraso kopuru garrantzitsu batengana heltzen ginela. Horrek balio badezake famili barruan eragiteko, primeran”, Etumeta AEK euskaltegitik adierazi digutenez.

Eskuartean dituzten datuen arabera, egun bikoteen gehiengoa mistoa da. Hau da, batek euskaraz daki, besteak ez. “Horrek ekartzen duena da, familia erdi euskaldunak izanik ere, gurasoen arteko komunikazioa erdaraz izatea. Haurrek ere etxean erdara entzuten dute”, ohartarazi dute euskaltegitik. Errealitate hau iraultzen ahalegindu nahi dute, egitasmo honen bidez.

Gainerakoan, ohiko eskaintza

Ikastaro honetan eta AEKren gainerako eskaintzan matrikulatzeko epea zabalik dago jada. Berrikuntza honez gain, 2016-17 ikasturteari begira, euskalduntzeko klaseak eskainiko ditu Etumeta AEK euskaltegiak, astelehenetik ostegunera goiz eta arratsaldez, urriaren 3an hasi eta ekainera arte. Batetik, goizeko ikastaroak; astero bina ordu eta erdiko lau klase izaten dira, astean 10 ordu beraz. Arratsaldeko ikastaroek asteko 8 orduko iraupena dute, saio bakoitzak 2 ordukoa. Euskaltegira joan ezin duenak, autoikaskuntzaren bidea hauta dezake. Tutore baten laguntzaz euskara norbere kontutik ikasi dezake. Astero mintza saio bat izango du. Ikastaro hau bera, online bidez ere egin daiteke AEK-n. Ez ahaztu, %100era arte diruz laguntzen dituela Usurbilgo Udalak, euskara ikastarook.

Azken ohar bat; bi urtean behin ospatzen den Korrika, hogeigarren edizioa, datorren udaberrian ospatuko da. Hitzordu honi begira, “beti osatzen da herri batzordea. Animatu dadila jendea parte hartzera”, luzatu dute gonbita Etumeta AEK euskaltegitik.

Matrikulazioa zabalik

Epea: irailak 30.

Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

Nagusia, 43

607 609 379.

usurbil@aek.org

www.aek.org

muntteri.blogspot.com.es