Kataluniako eta Euskal Herriko prozesuez zer entzun eta ikasia izango dugu, larunbat honetarako, urriaren 1erako Nafartarrak taldeak Sutegin antolatu duen jardunaldian. “Independentziarako bideak” izenburupean, hizlari ezagun askoak gonbidatu dituzte kontuoz duten ikuspegia eta ezagutza, kultur etxeko auditoriora gerturatuko direnekin partekatzera. Aurkezpen askorik behar ez duen, ERC-ko buruzagi ohi Josep Lluis Carod Rovira Kataluniako prozesuaz ariko da. Eta gero, Euskal Herrira begira jarriko dira, Pako Aristi, Eneko Bidegain eta Ane Larrinaga. “Euskal Herriak dituen independentziarekiko aukera eta bideen inguruan eztabaidatuko dute”, aurreratu dute antolatzaileek.
Larrinaga Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Euskal estatuari buruzko tesia landu du. Jardunaldiotan aurkeztuko du. Datuak eta iritzi trukaketarako tartea izango da beraz, Nafartarren hitzordu honetan. “Jardunaldi interesgarria eta aberasgarria izango dela aurreikusten dugu, eta bertaratzera animatzen zaitugu”, gonbidatu gaituzte Nafartarrak taldetik.
Urriak 1, larunbata
10:00-11:30 “El procés català”. Parte hartzailea: J.L. Carod Rovira.
11:30-12:00 Atsedenaldia.
12:00-13:30 Mahai-ingurua “Euskal bideak”.
Parte hartzaileak: Pako Aristi, Eneko Bidegain eta Ane Larrinaga.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Izen ematea: nafartarrakusurbil@gmail.com
Sarrera: 10 euro.
Antolatzailea: Nafartarrak.
Laguntzaileak: Nabarralde eta Usurbilgo Udala.