Usurbilgo herritar bat hil zen auto-istripua argitzeko lekukoen bila ari dira

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 27a, 13:10

Astelehen eguerdiko 12:00ak pasatxoan A-8 autopistako irteera Lasarte-Oriarekin lotzen duen GI-11 errepidean auto-istripua izan zen. Ezbeharrean 34 urteko Usurbilgo gizonezko bat hil zen. Argitzeke dago zerk eregin zuen istripua. Heriotza hau eragin zuen istripuaren lekuko bila dabil orain Ertzaintza. Ezbeharra argitzen lagundu dezakeen zerbait dakienak, informaziorik duenak, Gipuzkoako Trafiko Unitateko Argiketa Atalarekin harremanetan jartzea eskatu du Ertzaintzak. Telefono zenbaki honetara deitu behar da: 943 53 91 25.

Argitzeke

Aipatu moduan argitzeke dago zerk eragin zuen atzo eguerdiko auto-istripua. Eguerdiko 12:00k pasatxoan gertatu zen Donostian, G-11 errepidean, Lasarte-Oriara bidean. Opel Astra bat errepidetik atera eta metalezko segurtasun hesia jo zuen. Istripuaren berri izan ondoren, larrialdietako zerbitzuak bertaratu ziren. Anbulantziako osasun langileek autoan zihoan gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin ordea. Gidaria bakarrik zihoan autoan.