Bizipoza Elkartea: "Zorionak eta eskerrik asko, babesle eta laguntzaile guztioi"

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 27a, 12:40

"Poz haundiz jakinarazten dizuegu igandean Usurbilen ospatutako Bizipozaren Jaia oso ondo atera zela eta Bizipoza osatzen dugun 30 elkarteak oso pozik daudela. Jaiaren helburuak lortu ziren, bizipozez eta alaitasunez betetako eguna izan zen eta elkarteen bisualizazio eta sentsibilizazioan urrats polita eman zen. Gaurkoan zorionak eta eskerrik asko haundi haundi bat eman nahi dizuegu babesle eta laguntzaile guztioi, denon arteko elkarlan hau gabe ezinezkoa izango bailitzateke horrelako egun bat ospatzea. Mila esker Bizipozaren jaierako emandako laguntzagatik, eta zorionak egunerokoan ere egiten duzuen lanagatik", eskertu nahi dute Bizipoza Elkartetik, igandean Usurbilen ospatu zen jaialdiaren inguruan.

Egunotan finkatzekoak dira Bizipozaren Jaia baloratzeko bilerarako hitzordua. "Egunak eta antolaketa prozedurak zer transmititu digun elkarbanatu dezakegu elkarrekin, zer hobetu daitekeen elkarbanatu dezakegu eta gustuko izan ditugunak elkarbana ditzakegu!", zehaztu dute.

Bizipozaren Jaia iruditan: Argazkitegia eta NOAUA! TB

Informazio gehiago: http://www.bizipoza.eus