80 urte bete berri dira, tropa faxistak Usurbilen sartu zirenetik. Urteurren honen harira eta Aitzaga Elkarteak zenbait oroitzapen ekitaldi antolatu berri dituen honetan, 1936ko altxamendu frankista gaitzetsi du Usurbilgo Udalak, astearte arratsalde honetan egin duten osoko bilkuran. Gai honen inguruan adosturiko mozioa adostu eta onartu dute EHBildu, EAJ-PNV eta PSE-ko udal ordezkariek. Aho bateko onarpena izan du testuak. "Udalak uztailaren 18ko altxamendua salatzen du, baita 1936ko gerra eta ondorengo erregimen frankista diktatoriala ere", mozioak jasotzen duenez. Egia, justizia eta erreparazioa eskatzen dute biktimentzat eta "etorkizunari begira, memoriaren eta bizikidetzaren aldeko konpromisoa berresten dugu".
Txokoaldeko geltoki zaharraren erabilera
Osoko bilkura berean, udalbatzaren gehiengoak (EHBildu eta PSE alde, EAJ aurka) Euskal Trenbide Sarearen eta Usurbilgo Udalaren arteko elkarlanerako hitzarmena gauzatzearen alde agertu da. Akordio honen baitan, Txokoaldeko tren geltoki zaharra jarduera soziokulturaletarako baliatzea onartu da.