2016-17 denboraldirako kirol ikastaro eskaintza zabala prestatu du Usurbilgo Udalak. Izen emateko aukera duzue, besteak beste, aretoko jardueretan, jumping, pilates, Body Balance, zumba, spining, aerobik edota yoga saioetan. Igerilekuko ekintzen artean, ur ludoteka, igeriketa gidatua, hastapena eta hobekuntza saioak, triatloiko igeriketa, haurdunen igeriketa, haurtxoentzako eta 3-8 urte artekoentzako saioak… ere izango dira. Informazio gehiagorako eta izen ematea: Kiroldegiko harreran edo 943 37 24 98 telefono zenbakian. Ikastaro hauetakoren batean trebatzen hasi aurretik, adi, egunotan proba moduan parte hartu ahalko duzue ikastarootan:
Irailak 28, asteazkena
09:10 Zumba.
10:15 Jumpfit.
15:00 Jumpfit.
17:00 Bodybalanze.
20:15 Jumpfit.
Irailak 30, ostirala
16:45 Zumba Gazte.
17:45 Jumpfit Gazte.
Zehaztasunak: "Ate irekiak Oiardo Kiroldegian! Etorri eta probatu ikastaroak!".
Informazio gehiago:
943 37 24 98
Facebook: Oiardo Kiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi
Antolatzailea: Oiardo Kiroldegia.
Oiardo Kiroldegiko eskaintza, 2016-17 denboraldirako
Esperientzia Eskola
Aurreko astean hasi zuten, 55 urtetik gorako herritarrei zuzendutako Esperientzia Eskolaren ikasturte berria. “Lan mundua utzi ostean, esperientziak landu, elkar-trukatu eta ezagutza berriak eurenganatzeko proiektua da. Partaideen garapen pertsonala sustatzea du helburu, ikuspegi fisiko, psikiko eta sozial batetik. Bide bertsutik, taldeak herri-mailan eta gizartean eragiteko duen ahalmena ere lantzen da; hau guztia errealitate soziala aztertzeko eta interpretatzeko bitartekoak emanaz”, berri eman dute.
Ekainera arte, astearte arratsaldero bilduko dira bi orduz Artzabalen. “Gai-zerrenda oso zabala lantzen dute partaideek: arnasketak, osasun-zainketa, komunikazioa, informatika, musika, literatura eta abar luze bat. Hau guztia oso modu ireki eta parte-hartzailean burutzen da, eta partaideek ez dute inolaz ere aurretiazko esperientzia edo ezagutzarik izan beharrik”, ohartarazi dute Esperientzia Eskolakoek. Izen ematea Gizarte Zerbitzuetan bideratu behar da (Nagusia 43 edo 943 377 110).
Emakumeentzako ahalduntze ikastaroa
“Emozioak eta emakumeen ahalduntzea: emozioak kudeatzen ikasten”, doako ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udalak ikasturte berri honetarako. Saioak ostegunetan izango dira, urriaren 6an hasita, 17:00-19:00 artean, Bape Epaitegi atzeko lokalean. Pepa Bojok bideratuko du gazteleraz eskainiko duen ikastaroa. Izen emateko, jo Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailera, 943 377 110 telefono zenbakira deitu edo parekidetasuna@usurbil.eus helbidera idatzi.
Usurbil Judo Kluba
Izen ematea Oiardo Kiroldegian bideratu daiteke. 5-7, 8-12 eta 12-14 urte artekoentzako ikastaroak eskainiko dituzte. Baita helduentzako judoa ere. “Irailean izena ematen duen ororentzat judogia oparitan”, berri eman dute Usurbil Judo Klubetik. Taldea sarean, helbide honetan aurki dezakezue: jcusurbil.com
Orbeldi Dantza Taldea
Urriaren 3an abiatuko duten ikasturte berrirako izen emateko epea zabalik du Orbeldi Dantza Taldeak. Honatx inskripzioari eta ikasturte berriko eskaintzari dagozkion zehaztasunen berri:
Izena emateko eta informazio gehiagorako: orbeldi.udt@gmail.com
Eskaintza:
-Haurren dantza taldea:
LH1, ostirala: 17:30.
LH 2, osteguna: 16:30.
LH 3, ostirala: 18:30.
LH 4-5, osteguna: 18:30
LH 6-DBH1, ostirala: 18:00
DBH 2, asteazkena: 16:30
DBH 3, ostirala: 16:15
Urteko kuota: 70 euro (anai-arreben kasuan, bakoitzak 60 euro). Kuotaren ordainketa, azaroan.
-Helduen saioak:
Dantza garaikidea: astelehena, 19:30-21:00.
Plaza dantzak: asteazkena, 19:30-21:00.
Dantza tradizionalak: astelehen eta asteartea, 19:00-21:00.
Urteko kuota: 75 euro (familiako bat baino gehiago egonez gero, bakoitzak 65 euro). Kuota ordainketa, azaroan.
Komikigintza tailerra
Iaz bezala, ikasturte berri honetarako ere komikigintza tailerra antolatu du Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak. LH5etik hasi eta 16 urte artekoentzat. Urriaren 20tik ekainaren 15erako iraupena izango du. Asterokoa izango da. Saioak ostegunero izango dira, 17:30-19:00 artean Potxoenean. Joseba Larratxek bideratuko du ikastaroa. Izen emateko urriaren 10era arteko epea izango dute interesdunek. Inskripzio orriak Sutegi udal liburutegian eskuratu ahalko dituzue. Prezioa: 20 euro.
KzGunea, iraileko eskaintza
Ikastarook programatu dituzte asteotarako:
Urriak 3-14, 16:00-18:00: “Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez”.
Urriak 17-28, 16:00-18:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.
Informazio gehiagorako:
943 023 684
Kale Nagusia, 37 (irailean 09:00-13:00 artean zabalik)