36ko altxamendu frankista salatu du aho batez, Usurbilgo udalbatzak

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 28a, 12:42

80 urte bete ziren irailaren 17an, tropa frankistak Usurbilen sartu zirenetik. Urtemuga honen harira Aitzaga Elkarteak zenbait oroitzapen ekitaldi antolatu ditu egunotan, orduko sarraskia salatu eta ezagutzera emate aldera. Salaketa horretara batu da baita Usurbilgo Udala ere. Astearte arratsaldean egin zuten osoko ohiko bilkuran, gai honi buruzko mozioa onartu zuen udalbatzak aho batez. Onartu bakarrik ez, udalbatza osatzen duten talde guztien ekarpenekin landu eta osatu da, segidan datorren testua. "Udalak uztailaren 18ko altxamendua salatzen du, baita 1936ko gerra eta ondorengo erregimen frankista diktatoriala ere", mozioak jasotzen duenez. Egia, justizia eta erreparazioa eskatzen dute biktimentzat eta "etorkizunari begira, memoriaren eta bizikidetzaren aldeko konpromisoa berresten dugu":