Pala eta pilota txapelketako finalekin abiatuko dira Aginagako jaiak

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 29a, 08:15

Aginaga jaietarako prest da. Azken asteotan jokatu diren gizonezkoen pilota eta pala txapelketen finalekin emango zaie hasiera ostegun honetan, urriaren 8ra arte luzatuko diren festei. Hasteko palako azken neurketa jokatuko da ostegun honetan 20:00etan:

Aginagako jaiak 2016

Irailak 29, osteguna

20:00 XIV. Gizonezkoen pala txapelketako finala.

Irailak 30, ostirala

22:00 Gazteen eskuzko pilota partida.

Ondoren, XIV. Gizonezkoen eskuzko pilota txapelketako finala:

Arrieta-Altuna/Santxo-Aranguren

Urriak 1, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
12:00 Herriko haurrak eta animatzen direnak oilasko biltzaileekin batuko dira Mapilen.
14:30 Oilasko biltzaileen bazkaria Sekaña jatetxean.
17:00 Haurrentzako Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria ludotekan.
18:00 Buruhandiak.
21:00 Herri afaria:  txartelak 20 eurotan (helduenak) eta 12 eurotan (haurrenak) salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.
01:00 Erokomeri erromeria frontoian.
04:00 Dj Gurru Eliza Zaharrean.

Urriak 2, igandea

09:00 Tiroplatoa.

19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan, trikitilariek girotua.

Bitartean, XXXIV. Toka Txapelketa.

Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna

11:00 Meza nagusiaren ondoren, jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.

18:00 Herri kirolak.

18:30 Sagardo ezberdinen dastaketa eta piper jana, trikitilari bikainez alaitua.

Bitartean, buruhandiak.

19:30 Patata tortilla lehiaketa.

20:00 Pintxo potea.

Urriak 6, osteguna: Gazte Eguna

21:00 Gazte afaria.

00:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka, Odolaren Mintzoa eta Zaparra.

Urriak 7, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Jolasak frontoian.

13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.

Arratsaldean, puzgarriak plazan, primerako txokolate jana eta buruhandi bizi-biziak!

19:00 Martxan Go taldearekin dantzan jartzeko saioa.

21:00 Bertso-afaria Eliza Zaharrean: Egaña eta Lizaso. Txartelak 18 eurotan salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.

00:00 Erromeria Eliza Zaharrean: Oharkabe Taldea.

Ondoren, Karaokea.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXV. Mus Txapelketa herrikoia (inskripzioa, 15:30-16:00 artean. Oharra: bikotekide batek aginagarra izan behar du).

18:00 Gorriti.

19:00 Poteoa Elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Laiotz.

04:00 Aros DJ Eliza Zaharrean.

Oharrak:

-Herriko jubilatuen eskulanak ikusgai apaizetxean, urriaren 1ean, 4an, 7an eta 8an.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.