Aginagako jaietako oilasko biltzaileetara batzeko deia

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 30a, 09:17

Tradizio luzea dute abiatzear diren Aginagako jaiek, eta jaietako zenbait ekitaldiek ere bai. Oilasko biltzera irteteko ohiturak esaterako. Larunbatean ospatuko da ekimena. “Animatu dadila herri osoa oilasko biltzera, jai giroa etxe guztietara zabaltzeko”, animatzen dute Jai Batzordetik.

Ekitaldia indartzearen aldeko apustua egin dute aurten. Urriaren 1ean, 05:30etan gosaldu, ordu erdi beranduago irten eta etxez etxe egingo duten biraren baitan, haur, gaztetxo eta gurasoak ere festara batzea nahi dute. Horretarako hitzordua ere finkatu dute, larunbat eguerdiko 12:00etan Mapilen. Festak prestatzeko Jai Batzordeak ekaina amaieran deituriko bileran jasotako proposamena dugu honakoa.

Oilasko biltzaileek izango dute protagonismo osoa larunbatean zehar. Gauean herri afaria ospatuko da. Gogoan izan txartelak aurrez erosi behar direla. Halere, pilota partidekin ekingo diote jaietako lehen asteburuari:

Aginagako jaiak 2016

Irailak 30, ostirala

22:00 Gazteen eskuzko pilota partida.

Ondoren, XIV. Gizonezkoen eskuzko pilota txapelketako finala:

Arrieta-Altuna/Santxo-Aranguren

Urriak 1, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna

05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
06:00 Oilasko biltzaileen irteera.
12:00 Herriko haurrak eta animatzen direnak oilasko biltzaileekin batuko dira Mapilen.
14:30 Oilasko biltzaileen bazkaria Sekaña jatetxean.
17:00 Haurrentzako Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria ludotekan.
18:00 Buruhandiak.
21:00 Herri afaria:  txartelak 20 eurotan (helduenak) eta 12 eurotan (haurrenak) salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.
01:00 Erokomeri erromeria frontoian.
04:00 Dj Gurru Eliza Zaharrean.

Urriak 2, igandea

09:00 Tiroplatoa.

19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan, trikitilariek girotua.

Bitartean, XXXIV. Toka Txapelketa.

Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna

11:00 Meza nagusiaren ondoren, jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.

18:00 Herri kirolak.

18:30 Sagardo ezberdinen dastaketa eta piper jana, trikitilari bikainez alaitua.

Bitartean, buruhandiak.

19:30 Patata tortilla lehiaketa.

20:00 Pintxo potea.

Urriak 6, osteguna: Gazte Eguna

21:00 Gazte afaria.

00:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka, Odolaren Mintzoa eta Zaparra.

Urriak 7, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Jolasak frontoian.

13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.

Arratsaldean, puzgarriak plazan, primerako txokolate jana eta buruhandi bizi-biziak!

19:00 Martxan Go taldearekin dantzan jartzeko saioa.

21:00 Bertso-afaria Eliza Zaharrean: Egaña eta Lizaso. Txartelak 18 eurotan salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.

00:00 Erromeria Eliza Zaharrean: Oharkabe Taldea.

Ondoren, Karaokea.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXV. Mus Txapelketa herrikoia (inskripzioa, 15:30-16:00 artean. Oharra: bikotekide batek aginagarra izan behar du).

18:00 Gorriti.

19:00 Poteoa Elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Laiotz.

04:00 Aros DJ Eliza Zaharrean.

Oharrak:

-Herriko jubilatuen eskulanak ikusgai apaizetxean, urriaren 1ean, 4an, 7an eta 8an.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.