Bilera Gaztelekuan 18:30etan, erabiltzaile berrien gurasoentzat

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 29a, 07:13

Gaztelekuko erabiltzaile berrien gurasoei zuzenduriko bilera antolatu dute ostegun honetarako, irailak 29, 18:30etan Gaztelekuan. Proiektua eta instalakuntzak ezagutu eta argibideak jasotzeko aukera izango da. Bilera, Gaztelekukoek ikasturte berria abiatu duten honetan ospatuko da. Gaztelekuan 12 urtetk aurrerako gazteek parte hartzen dute.

Informazio gehiago:

gaztelekua@usurbil.eus

San Inazio kalea, 3

943 371 050

Motxianeby esketx lehiaketa

Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko udalek antolaturiko bi eskualdeotako 12-16 urte arteko ikasleei zuzenduriko txapelketa da Motxianeby. Gai librean, euskaraz, nahi adina lan aurkeztu ahalko dira banaka edo taldean. Lan originalak beharko dute izan, lehendik aurkeztu gabeak. 50-70 segundu artekoa izan beharko du esketxak. Abesti edo doinuren bat erabiltzekotan, Creative Commons edo euskaraz abesten duen talde euskal herritar batena baliatu. Ondo adierazi izenburua eta herria. Aurkeztu nahi diren lanak 608 170 384 telefono zenbakira bidali beharko dira whatsapp bidez, edo kaixo@motxianeby.eus helbidera WeTransfer edo Dropbox bezalako zerbitzuak erabilita, urriaren 10etik azaroaren 18ra. 300 eta 200 euroko sariak banatuko dira eskualde bakoitzean. Eta herri bakoitzeko lehiakide bozkatuenak 50 euroko saria jasoko du. “Ausartu parodia egi bihurtzen!”, luzatu dute gonbita antolatzaileek. Informazio gehiago, motxianeby.eus atarian duzue.