127.184 euroko loteria saria egokitu da Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 30a, 12:33

Arantxa Argazkiak saltokian hain zuzen Primitivako atzoko sari nagusia egokitu da bertan. 127.184 euro egokitu zaizkio 5 zenbaki eta osagarria asmatu dituen norbaiti. Norbaiti diogu, momentuz ez baita agertu saritua saltokira. Ez du zertan agertu behar gainera. Baina esandakoa, ez dago momentuz sarituaren berririk. Sari potolo hau Usurbilen egokitu den biharamun honetan,"Big Friday" delakoa iragarri du Euromilioiak. 130 milioi euroko botea jarriko du jokoan.

Honako hau ez da, Arantxa Argazkiak saltokiak banatu berri duen sari potoloa. Erreparatu bestela, bertatik helarazi dizkiguten datu hauei. Azken urteotan banatu dituzten sarien kronologia duzue segidan:

2015: 14.108 sari banatu zituzten, 113.246 euro guztira.

2013/03/21: Loteria Nazionalaren bigarren saria.

2013/03/09: 100.000 euro, Jokerrean.

2012/08/24: Loteria Nazionalaren lehen saria.

1999/04/15: 547.613 euro, Primitiban.