"Zergatik emakumeak soilik zaintzaile?"

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 30a, 12:55

Modu honetan esnatu da, Askatasuna plazan Usurbilgo Udalak jarria duen jolas parkeko panel hau; margotua. Informazio euskarri honek, ondoan duen kokagunea haur jolasen eremua dela gogorarazten du. Zehazkiago esanda, 8-12 urte artekoena. Panelaren erdigunean, tamainagatik, bi haurren itxurako irudi bana, eta erdian, emakumezko gisa identifikatu daitekeen pertsona batenak ageri dira. Horren harira, panelen margoketak egin dituztenek, zera galdetzen dute; "zergatik emakumeak soilik zaintzaile?". Segidan, "ekipamendu honen erabilera egokia egitea, guraso eta helduen erantzukizuna da" dio informazio panelak. "Norena?" idatzi dute margoketok egin dituztenek, lanok emakumezkoei egoztea normaltzat jotzen direla adierazi nahian. "Sistema irauli eta eraldatu" beharra dagoela diote, panela beste hainbat irudiz hornitu dutenek.