Oilasko biltzera irteteko ohitura, bizi asko Aginagako jaietan

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 1a, 07:36

Usadio zaharrek bizi asko diraute Aginagako jaietan; oilasko biltzera irteteko ohiturak esaterako. Aurten ere, egunak argitu baino lehen abiatu dira etxez etxeko kalejiran, trikitilari eta panderojoleak bidelagun zituztela. Kaxkoan bizi direnez gain, landa eremuko herritarrekin egoteko aukera izaten dute urtero. Jai giroa Aginagako etxe atari guztietara hedatzeko ekimen aproposa izaten da oilasko biltzaileena. Gaurkoan bezala. Aurten gainera, eguerdi parterako Mapilen haur nahiz gurasoei festara batzeko gonbita luzatua zieten Jai Batzordetik. Ondoko irudietan duzuen taldea osatu dute azkenean. Oilasko biltzaileek, honez gero, Sekaña jatetxean behar dute bazkaltzen, indarrak biltzen. Jai egun luzea baitute aurretik:

Aginagako jaiak 2016

Urriak 1, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
17:00 Haurrentzako Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria ludotekan.
18:00 Buruhandiak.
21:00 Herri afaria:  txartelak 20 eurotan (helduenak) eta 12 eurotan (haurrenak) salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.
01:00 Erokomeri erromeria frontoian.
04:00 Dj Gurru Eliza Zaharrean.

Urriak 2, igandea

09:00 Tiroplatoa.

19:00 Sardina eta sagardo banaketa herriko plazan, trikitilariek girotua.

Bitartean, XXXIV. Toka Txapelketa.

Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna

11:00 Meza nagusiaren ondoren, jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.

18:00 Herri kirolak.

18:30 Sagardo ezberdinen dastaketa eta piper jana, trikitilari bikainez alaitua.

Bitartean, buruhandiak.

19:30 Patata tortilla lehiaketa.

20:00 Pintxo potea.

Urriak 6, osteguna: Gazte Eguna

21:00 Gazte afaria.

00:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka, Odolaren Mintzoa eta Zaparra.

Urriak 7, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Jolasak frontoian.

13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.

Arratsaldean, puzgarriak plazan, primerako txokolate jana eta buruhandi bizi-biziak!

19:00 Martxan Go taldearekin dantzan jartzeko saioa.

21:00 Bertso-afaria Eliza Zaharrean: Egaña eta Lizaso. Txartelak 18 eurotan salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.

00:00 Erromeria Eliza Zaharrean: Oharkabe Taldea.

Ondoren, Karaokea.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXV. Mus Txapelketa herrikoia (inskripzioa, 15:30-16:00 artean. Oharra: bikotekide batek aginagarra izan behar du).

18:00 Gorriti.

19:00 Poteoa Elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Laiotz.

04:00 Aros DJ Eliza Zaharrean.

Oharrak:

-Herriko jubilatuen eskulanak ikusgai apaizetxean, urriaren 1ean, 4an, 7an eta 8an.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.