Orbeldi Dantza Taldea
Astelehen honetan, urriaren 3an abiatuko du Orbeldi Dantza Taldeak. Izen emateko argibideak segidan:
Izena emateko eta informazio gehiagorako: orbeldi.udt@gmail.com
Eskaintza:
-Haurren dantza taldea:
LH1, ostirala: 17:30.
LH 2, osteguna: 16:30.
LH 3, ostirala: 18:30.
LH 4-5, osteguna: 18:30
LH 6-DBH1, ostirala: 18:00
DBH 2, asteazkena: 16:30
DBH 3, ostirala: 16:15
Urteko kuota: 70 euro (anai-arreben kasuan, bakoitzak 60 euro). Kuotaren ordainketa, azaroan.
-Helduen saioak:
Dantza garaikidea: astelehena, 19:30-21:00.
Plaza dantzak: asteazkena, 19:30-21:00.
Dantza tradizionalak: astelehen eta asteartea, 19:00-21:00.
Urteko kuota: 75 euro (familiako bat baino gehiago egonez gero, bakoitzak 65 euro). Kuota ordainketa, azaroan.
Euskaltegiko matrikulazio kanpaina, azken txanpan
Eskaintza zabala prestatu dute, astelehen honetan abiatuko duten ikasturte berri honetarako ere, Etumeta AEK euskaltegian; maila guztietako ikastaroak egiteko aukera goiz nahiz arratsaldez, autoikaskuntza, euskara online ikasteko aukera, Mintzalagun egitasmoa,... Eta berrikuntza bat; gurasoentzako saioak. Familia barruko transmisioan eragiteko gurasoentzako euskalduntze ikastaroa antolatu dute elkarlanean, Etumeta AEK euskaltegiak eta Udarregi Ikastolak, Usurbilgo Udalaren laguntzaz.
Azaroaren 14an hasi eta maiatzera arte luzatuko da. 100 orduko iraupena izango du. Astean bi orduko bina klase eskainiko dira, Udarregi Ikastolan, goiz edo arratsaldez. AEK-ko irakasleek bideratuko duten ikastaroan, “2-12 urte arteko haurren gurasoek izango dute lehentasuna, taldekatzeko orduan”. Ikastaroko prezioa 100 eurokoa izango da. Euskaltegiko gainerako eskaintzan irailaren 30era arteko epea finkatu da matrikulatzeko. Ikastaro berri honetan izen emateko tartea aldiz, urriaren 28ra arte luzatuko da. Udarregi Ikastolan edo euskaltegian bideratu ahalko da inskripzioa. Gero, izena eman duten gurasoei, azaroaren 3an mailaketa froga egingo zaie Udarregi Ikastolan.
Matrikulazioa
Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
Nagusia, 43
607 609 379.
Doan ikasi daiteke
Gainerako ikastaroak bezala, honako hau ere Usurbilgo Udalak diruz lagunduko du. Gogoan izan, doakotasunaren bidean sakontzeko apustua egina duela Udalak. Aurten estreinakoz, %100era arteko diru-laguntzak banatu berri dituzte (500 euroko mugarekin). Hau da, baldintza guztiak bete eta euskalduntzen aritu diren ikasleek euskara doan ikasi dezakete jada Usurbilen. "Usurbilgo Udalari garrantzitsua iruditzen zaio herritarrek euskara ikastea. Gero eta gehiago dira Euskaltegiko matrikula ordaintzeko arazo bereziak dituzten herritarrak. Bide honetatik, behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskara ikastea erraztu nahi zaie. Oinarri hauek diru-laguntza hauek emateko baldintzak jasotzen dituzte", dio Udalak.
Are gehiago, behar ekonomikoan egon eta arrazoi ezberdinengatik, kasu berezietan eta kasuotako baldintzak betetzen dituztenei, Udalak matrikulazio kostuaren dirua ere aurreratu dezake. "Diru-laguntza hauen onuradun izango dira: Usurbilen erroldatuta egonik, behar ekonomiko berezia duten euskara ikasleak. Ikastaro hauek 2016ko uztailetik 2017ko ekainaren 31 bitartean egindakoak izango dira. Diru-laguntza hauetarako eskaerak Euskaltegiko matrikula egiten denean aurkeztu beharko dira. Diru-laguntzen zuriketa, berriz, 2017ko uztailaren 3tik 7ra bitartean egingo da", zehaztu du Udalak. Argibide gehiago behar dituenak Potxoeneara joan edo 943 371 999 telefono zenbakira deitu dezala.
Udal diru-laguntza deialdi honetara aurkezteko baldintzok bete beharko dira:
-Usurbilen erroldatua egotea.
-Gutxienez, ikastaro osoan zehar, %80ko asistentzia izatea. (Autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea).
-Gutxieneko aprobetxamendua gainditzea (Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa).
-Diru-laguntza hau jaso ahal izateko, diru-sarreren gehieneko mugak, kide kopuruaren arabera, hauek izango dira:
Kide bat: 625,58 €/ hilean.
2 kide: 803,31 €/hilean.
3 kide edo gehiago: 888,62 €/hilean.
Baldintza gehiagoren berri eta informazio zehatzagoa, hemen: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
2015-2016 ikasturteari dagokion diru-laguntza banaketa
Euskara ikasteko diru-laguntzak
Jasotako eskaerak: 42 (iaz baino 3 gutxiago. Tartean, udako ikastaro eta barnetegietarako 3 eskaera izan dira).
Banatutako laguntza kopurua: 16.614,76 euro (gehienez 24.000 euroko kopurua zegoen banatzeko, iaz baino 8.000 euro gehiago).
Informazio gehiago: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Aisialdiko begirale ikastaroak egin dituztenentzako diru-laguntzak
Jasotako eskaerak: 7 (iazko eskaera bikoiztu da, iaz 3 eskaera izan baitziren).
Banatutako laguntza kopurua: 1.417,50 euro.
Diru-laguntza deialdi honek izandako bilakaera 2012tik: 29 eskaera izan dira. Begirale titulurako 26 lagunek jaso dute udal diru-laguntza, eta beste bik zuzendari titulura eskuratzeko ikastarorako.
Prozedura
Diru-laguntzok banatzeko eman diren urratsak:
Ekainak 20: Diru-laguntza deialdia argitaratu zen.
Ekainak 27-uztailak 8: interesdunek eskabideak aurkezteko epea izan zuten.
Uztailak 22: udal Diru-Laguntzen Batzordeak ebazpen proposamena onartu zuen.
Uztailak 29: ebazpen proposamena argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizilean.
10 eguneko epea egon zen segidan alegazioak aurkezteko. Alegaziorik ez zen aurkeztu.
Irailak 21: behin betiko onartu dira diru-laguntzak.
Informazio gehiago: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Komikigintza tailerra
Iaz bezala, ikasturte berri honetarako ere komikigintza tailerra antolatu du Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak. LH5etik hasi eta 16 urte artekoentzat. Urriaren 20tik ekainaren 15erako iraupena izango du. Asterokoa izango da. Saioak ostegunero izango dira, 17:30-19:00 artean Potxoenean. Joseba Larratxek bideratuko du ikastaroa. Izen emateko urriaren 10era arteko epea izango dute interesdunek. Inskripzio orriak Sutegi udal liburutegian eskuratu ahalko dituzue. Prezioa: 20 euro.
KzGunea, iraileko eskaintza
Ikastarook programatu dituzte asteotarako:
Urriak 3-14, 16:00-18:00: “Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez”.
Urriak 17-28, 16:00-18:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.
Informazio gehiagorako:
943 023 684
Kale Nagusia, 37 (urrian 16:00-20:00 artean zabalik)
Emozioak kudeatzeko ikastaroa
Ostegun honetan, urriaren 6an abiatzekoa da “Emozioak eta emakumeen ahalduntzea: emozioak kudeatzen ikasten”, Usurbilgo Udalak antolaturiko doako ikastaroa. Saioak ostegunero izango dira, 17:00-19:00 artean, Bape Epaitegi atzeko lokalean. Pepa Bojok bideratuko du gazteleraz eskainiko duen ikastaroa. Izen emateko, jo Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailera, 943 377 110 telefono zenbakira deitu edo parekidetasuna@usurbil.eus helbidera idatzi.