Atzoko atseden egunaren ostean, jai giroa berriz bueltan izango da Aginagan, San Praixku Eguneko ospakizunekin. Segidan duzue egitaraua.
Oilasko biltzera irteteko ohiturak bizirik
Usadio zaharrek bizi asko diraute Aginagako jaietan; oilasko biltzera irteteko ohiturak esaterako. Aurten ere, egunak argitu baino lehen abiatu ziren etxez etxeko kalejiran larunbatean, trikitilari eta panderojoleak bidelagun zituztela. Kaxkoan bizi direnez gain, landa eremuko herritarrekin egoteko aukera izaten dute urtero. Jai giroa Aginagako etxe atari guztietara hedatzeko ekimen aproposa izaten da oilasko biltzaileena. Aurtengoan bezala. Oraingoan gainera, eguerdi parterako Mapilen haur nahiz gurasoei festara batzeko gonbita luzatua zieten Jai Batzordetik. Ondoko irudietan duzuen taldea osatu zuten azkenean.
Aginagako jaiak 2016
Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna
11:00 Meza nagusiaren ondoren, jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian.
18:00 Herri kirolak.
18:30 Sagardo ezberdinen dastaketa eta piper jana, trikitilari bikainez alaitua.
Bitartean, buruhandiak.
19:30 Patata tortilla lehiaketa.
20:00 Pintxo potea.
Urriak 6, osteguna: Gazte Eguna
21:00 Gazte afaria.
00:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka, Odolaren Mintzoa eta Zaparra.
Urriak 7, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Jolasak frontoian.
13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.
Arratsaldean, puzgarriak plazan, primerako txokolate jana eta buruhandi bizi-biziak!
19:00 Martxan Go taldearekin dantzan jartzeko saioa.
21:00 Bertso-afaria Eliza Zaharrean: Egaña eta Lizaso. Txartelak 18 eurotan salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.
00:00 Erromeria Eliza Zaharrean: Oharkabe Taldea.
Ondoren, Karaokea.
Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna
16:00 XXXV. Mus Txapelketa herrikoia (inskripzioa, 15:30-16:00 artean. Oharra: bikotekide batek aginagarra izan behar du).
18:00 Gorriti.
19:00 Poteoa Elektrotxarangarekin.
00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Laiotz.
04:00 Aros DJ Eliza Zaharrean.
Oharrak:
-Herriko jubilatuen eskulanak ikusgai apaizetxean, urriaren 1ean, 4an, 7an eta 8an.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.