Primerako giroa dute gainera jaietako egun handia ospatzeko. Goizeko meza nagusiaren ostean, apaiz etxean, Aginagako jubilatuek eginiko sortze lanen erakusketan bildu da festetara hurbildua zen jendea. Artista taldearen lanak ikusi nahi dituzuenok, astearte, ostiral eta larunbat arratsaldez zabalik izango duzue erakusketa gunea, aipatu moduan, Aginagako apaiz-etxean.
Eguerdi partean, Aginaga sagardotegian bildu dira hamaiketako ederraz gozatzeko. Bidelagun izan dute goiz osoan, Beñat Gaztelumendi bertsolaria. Aginagarrak protagonista izango dituen arratsalde pasa antolatu dute bazkalosterako:
Aginagako jaiak 2016
Urriak 4, asteartea: San Praixku Eguna
18:00 Herri kirolak.
18:30 Sagardo ezberdinen dastaketa eta piper jana, trikitilari bikainez alaitua.
Bitartean, buruhandiak.
19:30 Patata tortilla lehiaketa.
20:00 Pintxo potea.
Urriak 6, osteguna: Gazte Eguna
21:00 Gazte afaria.
00:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka, Odolaren Mintzoa eta Zaparra.
Urriak 7, ostirala: Umeen Eguna
10:00 Jolasak frontoian.
13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.
Arratsaldean, puzgarriak plazan, primerako txokolate jana eta buruhandi bizi-biziak!
19:00 Martxan Go taldearekin dantzan jartzeko saioa.
21:00 Bertso-afaria Eliza Zaharrean: Egaña eta Lizaso. Txartelak 18 eurotan salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.
00:00 Erromeria Eliza Zaharrean: Oharkabe Taldea.
Ondoren, Karaokea.
Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna
16:00 XXXV. Mus Txapelketa herrikoia (inskripzioa, 15:30-16:00 artean. Oharra: bikotekide batek aginagarra izan behar du).
18:00 Gorriti.
19:00 Poteoa Elektrotxarangarekin.
00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Laiotz.
04:00 Aros DJ Eliza Zaharrean.
Oharrak:
-Herriko jubilatuen eskulanak ikusgai apaizetxean, urriaren 1ean, 4an, 7an eta 8an.
Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.