Ostegun honetan, urriaren 6an abiatzekoa da “Emozioak eta emakumeen ahalduntzea: emozioak kudeatzen ikasten”, Usurbilgo Udalak antolaturiko doako ikastaroa. Saioak ostegunero izango dira, 17:00-19:00 artean, Bape Epaitegi atzeko lokalean. Pepa Bojok bideratuko du gazteleraz eskainiko duen ikastaroa. Izen emateko, jo Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailera, 943 377 110 telefono zenbakira deitu edo parekidetasuna@usurbil.eus helbidera idatzi.
Komikigintza tailerra
Iaz bezala, ikasturte berri honetarako ere komikigintza tailerra antolatu du Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak. LH5etik hasi eta 16 urte artekoentzat. Urriaren 20tik ekainaren 15erako iraupena izango du. Asterokoa izango da. Saioak ostegunero izango dira, 17:30-19:00 artean Potxoenean. Joseba Larratxek bideratuko du ikastaroa. Izen emateko urriaren 10era arteko epea izango dute interesdunek. Inskripzio orriak Sutegi udal liburutegian eskuratu ahalko dituzue. Prezioa: 20 euro.
KzGunea, iraileko eskaintza
Ikastarook programatu dituzte asteotarako:
Urriak 3-14, 16:00-18:00: “Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez”.
Urriak 17-28, 16:00-18:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.
Informazio gehiagorako:
943 023 684
Kale Nagusia, 37 (urrian 16:00-20:00 artean zabalik)