Aginagarren arteko lehia bizia, jaietako herri kiroletan

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 5a, 10:04

Jai Batzordetik luzaturiko gonbitari ez diote hutsik egin aurten ere, maila bikaina erakutsi dute gainera. Aginagarren arteko desafio ikusgarriaz gozatzeko aukera izan genuen atzo, jaietako egun handian. Gazte eta "ez hain gazteez" osaturiko taldeen arteko herri kiroletako lehia biziaz. Bideo eta irudiotan bildu dugu saioa, eta baita, segidan ospaturiko patata tortila txapelketa ere.

Aginagako festetan etenaldia izango da asteazken honetan. Ostegunetik larunbatera, azken ekitaldiak:

Aginagako jaiak 2016

Urriak 6, osteguna: Gazte Eguna

21:00 Gazte afaria.

00:00 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Kezka, Odolaren Mintzoa eta Zaparra.

Urriak 7, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Jolasak frontoian.

13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.

Arratsaldean, puzgarriak plazan, primerako txokolate jana eta buruhandi bizi-biziak!

19:00 Martxan Go taldearekin dantzan jartzeko saioa.

21:00 Bertso-afaria Eliza Zaharrean: Egaña eta Lizaso. Txartelak 18 eurotan salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.

00:00 Erromeria Eliza Zaharrean: Oharkabe Taldea.

Ondoren, Karaokea.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXV. Mus Txapelketa herrikoia (inskripzioa, 15:30-16:00 artean. Oharra: bikotekide batek aginagarra izan behar du).

18:00 Gorriti.

19:00 Poteoa Elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Laiotz.

04:00 Aros DJ Eliza Zaharrean.

Oharrak:

-Herriko jubilatuen eskulanak ikusgai apaizetxean, urriaren 1ean, 4an, 7an eta 8an.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.