Erraustegiari buruzko herri galdeketaren finantziazio eta antolaketa lanetan laguntzeko deia

Noaua Aldizkaria 2016ko urriaren 5a

Urriaren 21etik 23ra iragarria dagoen erraustegiari buruzko galdeketa Erraustegia Erabakia plataforman bildutako herritarrek antolaturikoa izango da. Ekimen hau gauzatzeak hainbat gastu eragingo ditu, eta biziki eskertzekoa izango da, herritarren diru-laguntza. Gastuei aurre egiteko laguntza biltzeko ekimen desberdinak abian ditu Erraustegia Erabakia herri plataformak. Batetik, kamisetak erosi ditzakezue 6 eurotan NOAUA! K.E.-ren egoitzan. Bestalde, diru ekarpenak egiteko kontu zenbakia ere zabalik du herri plataformak. Zenbaki honetan egin ditzakezue zuen diru ekarpenak: ES 36- 3035 0140 37 1400030079. Honez gain, galdeketa antolatzeko eta galdeketa egunetan mahaietan egoteko bolondresak behar dituzte. Prest daudenek idatzi dezatela email bat, erraustegiaerabakia@gmail.com helbidera.

Urriak 21, 22 eta 23

Erraustegiari buruzko herri galdeketa Usurbilen.

Egunak: urriak 21 (ostirala), urriak 22 (larunbata) eta urriak 23 (igandea).

Galdetuko dena: "Erraustegia egitea nahi al duzu?".

Erantzun posibleak: "Bai" eta "Ez" dioten bi bozka paper izango dira aukeran.

Nortzuk parte hartu ahalko duten: Usurbilen eta Zubietan erroldaturiko 16 urtetik gorako herritarrek.

Galdeketa auzoka:

Urriak 21, ostirala: 16:00-20:00 Aginaga.

Urriak 22, larunbata: 9:00-14:00 Santuenea.

Urriak 22, larunbata: 16:00-20:00 Zubieta.

Urriak 23, igandea: 9:00-20:00 Kaxkoa.

Oharra: edozein mahaitan bozkatu ahalko da, norberari ondoen datorkion egun eta orduan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

-DNI-NAN, EHNA+Errolda agiria, pasaportea edo gidabaimena.

-Espainiar estatuak herritartzat hartzen ez dituen pertsonek dokumentuotako bat erakutsi beharko dute: bizileku-txartela, jatorrizko estatuak jaulkitako nortasun agiria edo pasaportea, nortasun agiria/ziurtagiria, edo gidatzeko baimena.

Oharra: kasu guztietan, aurkeztu beharreko dokumentazioan bizitokia Usurbil edo Zubieta dela agertu beharko da. "Hala ez bada, Udalaren erroldatze ziurtagiria eraman beharko da".

Laguntzarako deia:

-Bolondresak beharko dira antolaketa lanetarako eta galdeketa egunetan, hautes-mahaietan egoteko.

-Antolaketa gastuei aurre egiteko kamisetak salgai dituzue 6 eurotan NOAUA!n, eta kontu zenbaki bat ere zabaldu dute: ES 36- 3035 0140 37 1400030079.

Informazio gehiago:

erraustegiaerabakia.wordpress.com

erraustegiaerabakia@gmail.com

Twitter: @U2erabaki

Antolatzailea: Erraustegia Erabakia Herri Plataforma.

Ekimen gehiago:

-Erraustegia Erabakia herri plataformak urrirako deitu duen galdeketa diruz laguntzeko kamisetak salgai NOAUA! K.E.-ren egoitzan.