Usurbilgo txanponak eskuratzeko aukera gaur Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2016ko urriaren 6a

Iazko abenduan jarri zuten zirkulazioan Usurbilgo txanpona, herriko saltokietan herriko txanponarekin erosketak egiteko. Txanpon gehiago behar dituzuenontzat, Hurbilago Elkarteak egutegi bat finkatu du. Bezero bakoitzak gehienez 5 txanpon eskuratu ahal izango ditu egunotan. Egitasmo honetako sustatzaileek gogorarazten dutenez, "Usurbilgo txanponarekin ordainduta, %10 merkeago", erosi ahalko da Hurbilago Elkarteko saltokietan. Txanponok egun, ordu eta lekuotan eskura ditzakezue:

Urriak 6, osteguna

18:00-20:00 Potxoenean.

Urriak 11, asteartea

12:00-14:00 Nafarroako Rural Kutxan.

Urriak 13, osteguna

18:00-20:00 Potxoenean.

Sustatzaileak: Hurbilago Elkartea, Usurbilgo Udala, Rural Kutxa eta Eusko Jaurlaritza.