Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoen web orriko helbidean klikatzen baduzue, orrialdea blokeatua dagoela ikusiko duzue. Mendizaleen bilgunetik aditzera eman dutenez, "2010. urteaz geroztik, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak jarraitutako bidearen berri ematen duen gure www.andatza.com web orriak erasoa izan du, eta etengabe spam-ak sartzen zirela ohartu ondoren, gure hosting zerbitzuak orria blokeatu egin du, kalteak ez areagotzeko. Orriaren konponketa bideratu dugu eta ahal den epe laburrenean berriro martxan izango da, Andatzako nondik norakoen berri emateko".
Baigura menditik
Ondoko argazkian duzue aurreko igandean Andatza M.K.T.-k antolaturiko txangoan parte hartu zuen mendizale taldea. "Iparraldeko Heletatik Ortzaizera zeharkaldia egin duten 22 mendizaleen argazkia duzue, Baigura mendiaren gailurrean. 23 partaide izan dira eta argazkian argazkilaria falta da", berri eman dute antolatzaileek.
Hurrengo hitzorduak:
-Azaroak 5: Toloño.
-Azaroak 24-26: Mendi Astea.
Antolatzailea: Andatza M.K.T.
Irudia: Andatza M.K.T.