Aginaga, txikien jai gunea gaur

Noaua Aldizkaria 2016ko urriaren 6a

Bart ospaturiko kontzertu gauaren ostean, etxeko txikienen eta gurasoen txanda ostiral honetan. Umeen Eguneko ekitaldiak Aginagako festen baitan. Egun pasa eder askoa prestatu dute. Eta gauean, bertso-afaria eta erromeria:

Aginagako jaiak 2016

Urriak 7, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Jolasak frontoian.

13:00 Bazkari goxo-goxoa Eliza Zaharrean.

Arratsaldean, puzgarriak plazan, primerako txokolate jana eta buruhandi bizi-biziak!

19:00 Martxan Go taldearekin dantzan jartzeko saioa.

21:00 Bertso-afaria Eliza Zaharrean: Egaña eta Lizaso. Txartelak 18 eurotan salgai aldez aurretik, Aitzagan eta Arrate egoitzan.

00:00 Erromeria Eliza Zaharrean: Oharkabe Taldea.

Ondoren, Karaokea.

Urriak 8, larunbata: Gaupasa Eguna

16:00 XXXV. Mus Txapelketa herrikoia (inskripzioa, 15:30-16:00 artean. Oharra: bikotekide batek aginagarra izan behar du).

18:00 Gorriti.

19:00 Poteoa Elektrotxarangarekin.

00:30 Kontzertuak frontoian: Gozategi, Laiotz.

04:00 Aros DJ Eliza Zaharrean.

Oharrak:

-Herriko jubilatuen eskulanak ikusgai apaizetxean, urriaren 1ean, 4an, 7an eta 8an.

Antolatzailea: Aginagako Jai Batzordea.