Eskubaloi eta futbol neurketak larunbatean

Noaua Aldizkaria 2016ko urr. 7a, 08:16

Askorentzat ohi baino asteburu luzeagoa izango den honetan ere, kirol hitzordurik ez da faltako. Eskubaloi neurketak iragarri dituzte larunbatean Oiardo Kiroldegian, eta herriko futbol taldeez gozatzeko aukera izango da egun berean, goizetik arratsaldera Haranen:

Futbola Haranen

10:00 Infantil neskak: Usurbil F.T.-Añorga

11:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Orioko

16:00 Erregionalak: Usurbil F.T.-Texas Lasartearra C.F.

18:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Billabona K.E.

40. urtemugako bazkaria

40 urte bete ditu Usurbil F.T.-k eta ospatzera doaz, urriaren 22rako Saizar sagardotegian antolatu duten bazkariarekin. Txartelak salgai dituzue jada urriaren 17ra arte, Benta, Bordatxo eta Txiriboga tabernetan. Bi menu izango dira aukeran; bat helduentzat 30 eurotan, eta bestea, gazteentzat 15 eurotan. "Animatu zaitezte!", luzatu dute gonbita.

Eskubaloia Kiroldegia

Urriak 8, larunbata

16:15 Kadete mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Bidasoa

18:00 Jubenil mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Bidasoa

Eskubaloia, Euskal Selekzioa

Urriak 12, asteazkena

09:30 Infantil mutilen euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Urdulizko Iparralde Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Eneko Furundarena Maiz deitu dituzte hitzordura.

09:30 Jubenil nesken euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Eibarreko Unibertsitate Laboralean. Usurbil K.E.-ko kide Estitxu Berasategi Eizagirre, Ane Irazabal, Nagore Lertxundi eta Ane Retolaza Matxinandiarena deitu dituzte hitzordura.

09:30 Kadete mutilen euskal selekzioaren entrenamendu saioa, Getxoko Fadurako Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Julen Nazabal Aisa jokalaria deitu dituzte hitzordura.